Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Eva Forest eta Alfonso Sastre
Alfonso Sastre Kultur Elkarteak (aske) antolatzen zituen Topasketak. 2000. urteko udazkeneko jardunaldietan parte hartu nuen hitzaldi bat emanez. Topaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zidatenean, urduri jarri nintzen. Alfonso Sastre izen handiko idazlea zen, eta nik topaketa haietan hitzaldi bat eman behar izateak harridura eragin zidan, ez bainengoen horrelako gauzak egitera ohitua. Ni aktorea nintzen, zuzendaria istripuz eta inolaz ere ez hizlaria, baina egindako bideak, hartutako hautuek, planteatutako proposamenek, tarteka beste lurralde batzuk esploratzera eraman izan naute.
Hiru argitaletxeak lan ikaragarria egin du antzerki testu, saiakera eta gogoetarako liburu bikainak plazaratuz. Guk ere zortea izan genuen eta argitaletxearekin plazaratu ahal izan genuen gure lehen obra handiaren gidoia: 8 Olivettis poéticos antzerki lanaren edizioan Eva Forestekin lan egin nuen buruz buru. Hondarribiko beraien etxera egin nituen ostera batzuk liburuaren nondik norakoak biribiltzen joateko. Eva Forest eta Alfonso Sastrerekin gure lana partekatzen egotea gauza handia zen niretzat. Miresten nuen bikotea, antzerkiari egindako etengabeko ekarpenagatik eta izan zuten konpromiso sozial eta politikoagatik.
Behinola, Bilboko Drama Laborategira gonbidatu genuen Alfonso. Teoria del poema y poética del drama titulupean hitzaldia eman zigun eta eztabaida sakonak izan genituen berarekin. Holderlin aipatuz hasi zuen hitzaldia: “El lenguaje es el más peligroso de los bienes”. Dramaren eta poesiaren nozioaz hitz egin zigun. Antzerkiaz, dramaz, dramaturgiaz, antzerkiaren idazkeraz, parlaturaz.
Aristotelesen Poetika oinarri hartuta dramaren estruktura osatzen duten sei elementuez hitz egin zigun: gertaera edo istorioa, pertsonaiak edo karaktereak, pentsamendua edo ideia, hitza edo lexisa, irudia edo opsisa, eta musika. Berak drama teatroaren probintzia txiki bat bezala ikusten zuen. Eta poesiari dagokionez, arte guztia poesia zela esaten zuen, termino partikularretan begiratuz gero, poesia artearen lengoaiari dagokiola, eta lengoaia hori bertsoan edo prosan emana izan daitekeela. Poesia, beste diskurtso filosofikoekin zein zientifikoekin alderatuz, errepresentazio sentsibleen diskurtso bat da, imajinarioa dena. Eta poesia lirikoa, poesia dramatikoa eta poesia epikoaren formez ere hitz egin zigun, azkenean poesia imajinazioaren literatura gisa definituz.
Alfonsok dramaturgoaren lanbidea definitzeko “parlatura” neologismoa asmatu zuen. Patxo Telleriari irakurri izan diot parlaturaren definizioa, teatroan literaturatik aldentzen gaituena azpimarratzeko. Teatroa ez da literatura, parlatura baizik. Gainera, idatzitakoa beti da zirriborro bat: testuak ez du errebalida gainditzen harik eta aktorearen ahotan moduz ahoskatzen den arte.
Gurekin BilbaoArten pasatutako uneez aparte, Alfonsoren teoria liburuetan gogoeta interesgarriak aurkitu izan ditut, baita bere antzerki testuetan ere.
Urte batzuk geroago, 2011ko martxoan, bere etxean egon nintzen azkeneko aldiz, Kubako antzerki kritikari eta teorialari den Omar Valiñorekin batera. Valiñok eta biok istan ezagutu genuen elkar, eta berak eskatuta joan ginen Hondarribira. Alfonsori merezimenduzko ibilbideagatik Kubako uneaceko Raquel Revuelta nazioarteko saria eman zioten, eta sari hura pertsonalki eman ahal izan zion Omar Valiñok. Alfonso eskertua egon zen kubatar herriarekin.
Alfonsok eta Evak aitortza handiagoa mereziko lukete, baina intelektual inkonformistak eta erradikalak ez dira gizarte “zuzen eta demokratiko” honetan begi onez ikusiak.