Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Eskolarik ez
1982. urtean, Eusko Jaurlaritzak Donostian ireki zuen Antzerti, Arte Dramatiko eskola. Liburuetan eta interneten arakatzen ibili ostean, esan dezaket eskolaren inguruan apenas dagoela dokumenturik, eta agerian geratzen dela zein gutxi dakigun eta idatzi den euskal antzerkiaren historiaz.
Hutsune handi bat betetzeko ahaleginean, liburuak publikatuz, aipagarria da ehaze (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) egiten ari den lana. [2] Mikel Martinez aktore bilbotarrak ere web orri bat dauka non euskarazko antzerki testuak aurki ditzakegun. Baina, hala ere, garai konkretu batzuen inguruan antzerkiari buruz dagoena hutsaren hurrengoa da. Eta, goian esan bezala, Antzertiri buruz dokumentazioa aurkitzea odisea bat da. Antzertik ateak noiz itxi zituen ez dago argi, baina suposatzen da 1989. urtean izango zela. Eta, nahiz eta bertan ibilitako jendearekin hitz egin, bakoitzak gauza ezberdinak esan izan dizkit. [3]
Antzertik ez zuen bide oparorik izan, kritika eta ahots asko atera ziren eskolaren funtzionamenduaren kontra, adibidez Pedro Barea edota Mikel Antzaren garai hartako iritziak gordetzen dira. [4] Batez ere Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin kritiko. Ikasleak eurak ere protesta ugaritan ibili ziren.
Baina, bestalde, gauza onak ere ekarri zituen eskolak. Lortu zuen antzerki jendea elkartzea, leku konkretu berean batzea: bertatik pasatutako hainbat aktorek bide oparoa egin dute bai euskal antzerkian, telebistan eta baita zineman ere. [5] Belaunaldi honek markatu zuen eaeko arte eszenikoen norabidea. Batzuoi tren horretara igotzea asko kostatu zaigu, beste batzuk jaitsi egin behar izan dira, eta badira beste asko oraindik ezin izan dutenak igo.
Belaunaldi berriei dagokienez, orain antzerkia ikasi nahi duen gazte batek eskola bat behintzat badauka. Ia hogeita hamar urte pasatu behar izan dira 2016an Dantzerti sortzeko. Euskadiko arte dramatiko eta dantza goi mailako eskola Bilbon dago, San Ignazio auzoan. Iruditzen zait ezinbestekoa zela gure herrian goi mailako antzerki eskola publiko bat egotea. Gure ofizioa duintzeko batik bat. Nahiz eta hor ere izan ziren kalapitak. Prozedurari dagokionez, lekuari dagokionez… baina zer litzateke gure herria elkarren arteko desadostasunik gabe!
Nire kasuan, 1989/90 azken ikasturtea eman nuen Lauaxetan, eta buru-belarri sartu nahi nuen antzerkia ikastera. Horretarako eskola bat aukeratu behar nuen. Ez nintzen edozein eskolarekin konformatzen, eskola on bat nahi nuen, onena. Gure herrian ez zegoen non ikasi, eta are gutxiago euskaraz. Ez zegoen ez Antzerti ez Dantzerti. Bi aukera nituen, katalanez ikasi eta Bartzelonara joan edo bestela Madrilera. Kontxu Odriozolak esandakoari kasu egin eta Madril aukeratu nuen: William Layton Laborategian eman nuen izena.