Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
8 Olivetti poetiko [19]
Nire sorkuntza borborka zegoen. Beste laborategi bat prestatu nuen Mina Espazion, Aitor Agiriano Torori proposatu nion monografikoa elkarrekin egitea. Berak musikaren eta soinuaren alorra jorratuko zuen. Mandragora antzerki taldearekin egiten zuen lana ezagututa, aktorearen lanketa pertsonal zein kolektiboan ezinbestekoa iruditu zitzaidan berak egiten zuen lanaren ekarpena. Zerbait indartsua sortu zen ikastaroan parte hartu zuen jendearekin. Bakarrik lanean ibiltzeaz gogaituta, talde bat elkartu eta antzezlan bat muntatzeko unea zela ikusi zuen. Antzerkia kolektiboa da. Laborategian parte hartu zutenei deitu eta obra bat egiteko proposamena luzatu nien. Antzerki konpainia bat izatearen ametsa hurbilago zegoen.
Obra eraikitzen hasi ahala, laborategiaren formulak zentzu gero eta indartsuagoa hartzen zuen. Ordura arte Laytonen ikasitakoak sutara bota nituen, eta forma eta modu berriak bilatzen hasi nintzen. Cristina Samaniego ezagutu eta bera gonbidatu nuen bilatzen ari nintzenari hitzak jartzera, laborategiko aktoreak trebatzeko eta tresna berriez hornitzeko. Cristina aktore, pedagogoa eta antzerki zuzendaria da, egun Santanderren du egoitza eta Espacio Espiral deritzon lekua zuzendu eta kudeatzen du. Atalaya konpainian ibilitakoa da, eta Sevillako tnt Nazioarteko Antzerki Laborategiko kofundatzailea ere bada. Bere entrenamenduek eta teknika irakaspenek haize berri bat ekarri zuten taldera, batez ere aktorearen lan egiteko moduan. Gorputzetik egin nahi nuen lan. Pertsonaia esperpentikoak sortu, espresionismotik hurbilago zeudenak, dena handi eta intentsu. Oihuka ari ziren pertsonaiak ziren: Giacometti, Bacon, Munch…
8 Olivetti poetiko muntatzeko orduan deskubritu berriak nituen maisuen ideiak oholtzara eraman nahi nituen: Kantor, Meyerhold, Barba, Artaud, Grotowski… eta estetika eta antzerki horren guztiaren entsalada bat egiten bukatu nuen. Antzerkia antzerkiaren barruan. Leherketa bat bezala izan zen niretzat. Baina zein zen gaia? Zer bilatzen nuen? Bizitza/heriotza, unea/eternitatea, egia/gezurra.
Julian Rios idazle galiziarraren Poundemonium liburua erori zen nire eskuetan. Ez dakit nola. Ez dakit zuzen zer zuen eleberri hark, kaosa, askatasuna, baina irakurtzerakoan irudi bat piztu zitzaidan, gogo bat, emozio indartsu bat. Puzzlea osatzeko orduan beste bi libururen eragina izan nuen: Luigi Pirandelloren Sei personaggi in cerca d’autore (Sei pertsonaia egile baten bila) eta Miguel Unamunoren Niebla (Laino), non protagonistek autoreari aurre egiten dieten. Rafael Sanchez Ferlosioren Vendrán más años malos y nos harán más ciegos entseguak ere eragin handia izan zuen.
Itxitako egunkari zaharkitu batean kokatu nuen basa ekintza. Olivetti zahar batzuk bilatu nituen, mahaiak eta aulkiak, eta gutxika-gutxika erredakzio hartan gertatzen zena forma hartuz joan zen. Gidoia idazteko ere idazle ekipo bat bildu nuen, eta dramaturgia argitu ahala inprobisazioak egiten genituen.
Egunkari abandonatuan bizi diren mamuak esnatzen dira, publikoa eurak ikustera etorri direla ohartzen direnean. Obrako pertsonaiek martxan jartzen dute euren joko bihurria, errealitatearen kritika zorrotza eginez. Euren jolasak ez du mugarik. Ikuslearen pertsonaia egiten zuenak antzerkia bukatu dela esan eta hauek errebelatu egiten dira. Ez dute hil nahi eta barrikada bat osatzen dute heriotzaren kontra. Azkenean, teloia jaisten denean, eskultura bat gelditzen da. Bizi izandakoaren arrastoa. Antzerkia bukatu da.
Eta nola lortu genuen hainbeste jende elkartzea? Eta nola bideratu zen ekoizpenaren alorra? Ze dirurekin muntatu zen? Garai hartako 1.000.000 pezeta jarri nituen nire poltsikotik. Edo, hobeto esanda, jendeak bere poltsikotik jarrita utzi zidan dirua jarri nuen. Uste dut garai hartan Bilbo Zahar erdiari dirua zor niola. Batari 1.000 pezeta, besteari 5.000... baina lortu nuen. Gurasoek eta lagunek lagundu zidaten, eta horrela lortu nuen dirua biltzea. Nik orduan laguntza soziala kobratzen nuen, eta diruz oso justu ibiltzen nintzen hilabetea pasatzeko.
Antzerkiolako beste partaideei dagokionez, argien diseinuez arduratu zen Oier Ituarteren konplizitatea ere erabakigarria izango zen handik aurrera berarekin lana egiteko. Ana Davilaren eszenografia ere esanguratsua izan zen eta, nola ez, Aitor Agirianoren musika, bere lanak emango zion eszenatokian gertatzen zenari arima. Eromen, atrebentzia eta sen hartatik guztitik sortu zen Fabrica de Teatro Imaginario/Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldea.