Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Malabarak
Hain dago desprestigiatuta kultur jarduna,
non ogibide denetan ere sortzailea
baita kultur sisteman katebegirik ahulena.
Oier Guillan, Zauri Bolodia
2018ko udan, Gure zirkua ikusteko aukera izan nuen. Proiektuaren bultzatzailea da Iker Galartza. Lagun (ezagun) batzuk ari ziren bertan lanean, Koldo Arakistain, Iraitz Lizarraga, Joseba Usabiaga, Ekain Ibarguren… Zumaiara joan ginen ikustera. Kasualitatea edo ez, sorgailua hondatu egin zen eta zirkua argindarrik gabe geratu zen. Ez musikarik, ez fokurik, ilunean eta isilunean geratu zen dena. Niretzat hura izan zen ederrena. Haurrak eta gurasoak pistara begira zeuden, aho zabalik. Gure zirkuko artistek erakutsi zuten balentria, gogoa eta kemena ikuskizunarekin aurrera egiteko ikaragarri ederra izan zen. Bihotzak agintzen duenean, beste guztiak berdin dio.
Berdin dio? Gure ofizioan gehienetan bihotzetik egiten dira gauzak. Pailazoak gara, bai. Bufoiak. Komedianteak. Sokaren gainean gabiltzan ekilibristak. Tentuz, astiro-astiro. Ostia noiz hartuko. Gizartean ez omen gara hain beharrezkoak. Erraz ematen digute bizkarra. Hortaz, antzerkilariok, eta orokorrean arte munduan gabiltzanok, malabarak egin behar izaten ditugu hilero soldata duin bat ateratzeko.