Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Antzerkiola Imaginarioa
Mina Espazio garaian sortu genuen Antzerkiola Imaginarioa, 1998an. [18] Tailerrak planteatzen hasi nintzen, eta esperimentazio bide berriak zabaltzen. Ordura arte nire antzerkiaren ikuspuntua erreferentzietan hertsiagoa zen, eta bidaia berri bati ekin nahi nion. Planteatu nituen monografikoetan jorratzen nituen gaiak mota ezberdinetakoak ziren: inprobisazioa, irakurketa dramatizatua… Bakarrizketaren mundua ikertzeko ere beste ikastaro bat antolatu nuen; tailer honekin salto bat eman eta bukaeran erakustaldi bat egin genuen Mina Espazioko gela handian, publikoari eskainia: Palabras en soledad izango zen laborategiko ikasleekin muntatu nuen lehen lan hura. Koruan sortutako bakarrizketa laburrak ziren, espazio berean leku ezberdinetan kokatzen ziren aktoreak eta banan-banan bakoitzak bere bakarrizketak jokatzen zituen. Nire lehen saiakuntzak ziren, ohiko naturalismotik aldenduz beste forma batzuk bilatzen nituen. Egiteko, kontatzeko beste manera batzuk. Aktoreen gorputzek, hitzek, soinuek, arnasek… beste lurralde batera eramaten gintuzten. Agian, amesten hasia nintzen beste teatro batera.