Western Basque Festival
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
Miel A. Elustondo
 
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
aurkibidea
 

 

57

 

«Jaialdi horren hurrengo urtean, 1960an, gure taldeko sei lagun bildu eta Boisetik Euskal Herrira joan ginen: Al Erkiaga, nire ahizpa Diana, Simon Achabal, Toni Murelaga, Clarine Anchustegi, Visla Azabal, Dolores Hormaetxea eta ni neu izan ginen.

        — Miss Boise izandako euskalduna.

        — Gurago dut Delphina Urresti esan. Ez Miss Boise ez beste.

        «Hiru hilabetez ibili ginen han. Berez, Europan zehar egindako tourra izan zen. Itsasontziz joan ginen eta Frantziara heldu ginen lehenengo. Gero, Portugalen, Italian eta Alemanian ere ibili ginen, bazterrak ikusten. Eta Euskal Herrian izan ginen. Festarik festa ibili ginen, eta senideak bisitatu genituen. Iruditzen zait geu izango ginela Euskal Herria automobila gidatuz ikusi zuten lehenengo neska euskal amerikarrak.

        «Miarritzeko dantzari taldekoekin ere izan ginen, dantza ikasten. Ezin dena ikasi eta paperean oharrak hartuta itzuli ginen. Doinuak, behintzat, gogoan hartu genituen eta gaitz erdi.

        «1985ean berriz joan ginen Euskal Herrira. 60an egin genuen txangoaren 25. urteurrena zela aitzakia. Ordurako Boiseko Oinkari Basque Dancers zuen izena gure taldeak. Lehenengo geldiunea Gasteizen egin genuen, gogoratzen naiz. Euskadiko hiriburua omen zen, baina inork ez zuen euskaraz hitz egiten. Neure buruari esan nion: 'Hemen gaude gu, amerikanoak, ahal dugun bezala euskaraz berba egiten eta, Gasteizen, inork ez du euskaraz egiten. Hemen espainolez egiten dute!'.

        «Txoke handia izan nuen. Osterantzean, ikaragarri gustatu zitzaigun Vitoria».