Aurkibidea
Aurkibidea
33
Tomas Erkiagak artzainaren ohiko urratsak egin zituen AEBetan. Joan orduko, ardi ugazabaren morroietako batek jasoko zuen tren geltokian eta, handik, euskal ostatura. Boise erdialdeko Basque Block izenekoan irauten duen adreilu gorriekiko etxean egon zen: Uberuagarenean.
Ez zen haserre. Tomas, uberuagatarren oso lagun egin zen. Urteak egin zituen bertan. Haienean bizi izan zen ezkondu arte. Orduan, hartu Anita emaztea eta etxaldera joan ziren, familia hazteko asmotan. Bi ume izan zituzten.
Jai egunetan, Orhiko xoria Orhin laket, hartu umeak eta Uberuagarenera. Erkiagatarrak ez ziren bakarrak. Haraxe jotzen zuten euskal familia askok, umeak eskutik edo altzoan hartuta. Uberuaga ostatua, euskaldunen biltoki Boise erdian. Gurasoak ostatu barruan, atarian umeak, hizketan eta jolasean, euskaraz eta ingelesez. Hirikoak batzuk, etxaldean bizi zirenak, aldiz, bestetzuk. Baserritarrak eta kaletarrak orduan ere. Erkiagatarrak, izututa: «Baina ez gu haiek baino gazteago ginelako, haiek hiri handiko gazteak zirelako baizik. Haiek hiritarrak ziren; gu, menditarrak!».
Ume arte hartan ezagutu zituen Al Erkiagak Urrestitarrak ere: Delphina, zaharrena; Diana, bigarrena; Rich, gazteena. «Delphina zoragarria zen. Bistan da gaur, eta bistan zen High School-en ere».
Hain bistan ere, Delphina Urresti Miss Boise izendatu zuten 1959an. Are gehiago, Miss America hautagaia Idaho estatuaren izenean. Gauza handia Boise eta Idahoko euskaldunentzat. Gauza handia Al Erkiagarentzat. «Bai, ze Delphina Miss Boise izendatu zuten zeremonian ni haren ondokoa izan nintzen eta: Miss laguntzailea».