Western Basque Festival
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
Miel A. Elustondo
 
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
aurkibidea
 

 

5

 

«Western Basque Festival» - Reno, 1959-VI-6, 7

Castor Uriarte jauna - Bilbao, 1959-V-27

 

        Nire jaun agurgarri ori:

        Itz auen bidez, eta Euskaltzaindiko buruzagi bezala, nire ordezkaritza ematen dizut aurten egingo dan «Western Basque Festival»-erako.

        Nai genduke, nire izenean eta Euskaltzaindi osoaren izenean, an bizi diran euskalduneri agur bero bat eraman dezaiezun. Gure elburua euskera indartzea eta sendotzea da, bai Euskalerrian eta bai kanpoan bizi diran euskaldunen artean. Eta guztion laguntasunarekin lanean ekingo diogu aal degun neurrian geroago ta gorago jazotzen gure izkuntza eder eta bikaiña, eta aintzat artua izan dedin gauzarik baliotsuena bezala euskaldun guztien artean. Eta orretarako euskaldun guztien laguntasuna bear degu, laguntasun orren truke gure frutua eskeintzeko.

        Euskaltzaindiak poz aundia artzen du ikusirik Nevada-n ain jai aundia egiten dala Ipar-Ameriketako euskaldunen artean, eta ezin utzi dezake bere esker ona eta biotz ona eskeiñi gabe.

        Nire jaun agurgarri orrek, bada, eraman ezaiezu ango gure anaieri Euskaltzaindiaren eta Euskalerri osoaren borondate bizi au.

        Biotzez,

 

Euskaltzainburua

Ignacio Maria Echaide