Aurkibidea
Aurkibidea
38
«Gogoratzen dut beste morroi bat, Renokoa uste dut, txinga eroaten jardun zuena. Behin ere ez dut ikusi inor hark bezala txinga eroaten. Dentista zela uste dut. Joan eta etorri eta joan eta etorri ibili zen, korrika egiten zuen ia-ia. Hura gogoratzen dut. Aizkolariak ere izan ziren. Benny Goitiandiak parte hartuko zuen, seguru, eta, beharbada, Joakin Ardanak.
«Huraxe gogoratzen dut bereziki, txinga eroaten jardun zuen morroia, bikaina zelako. Jendetzak ere sekulako kurrixkak egiten zituen, haren txinga eroateko modua ikaragarria zen eta. Ez dakit nola jakin nuen, eta ezta nola iraun duen nire oroimenean, baina dentista zen. Eta ez dut gizona harrezkero ikusi eta ez dut bizian berarekin hitz egin. Baina halaxe da, izan, egia».