Aurkibidea
Aurkibidea
48
«Renoko jaialdi hark begiak ireki zizkidan. Aurretik, jakin ere ez nik Boisetik kanpora euskaldunik bazenik ere! Euskaldunak Kalifornian, Nevadan? Ezta aztarrenik ere.
«Eta Euskal Herriko euskaldunen gainean ere ezer ez. Ez nuen berririk. Hara, gure aita zenak gogotik lan egin zuen bere bizi osoan. Lan egin, besterik ez zegoen haren gogoan. Ez euskal kulturarik eta ez besterik. Hortaz, nik ere ez nekien ezer Euskal Herriari buruz. Bera hona etorri zenean hogei urte zituen. Ispazterren jaioa zen eta han egon zen bitartean, lan! Besterik ez... Besterik egitekotan, familia haziko zuen. Horixe, nahi baduzu. Euskal munduaren ikuspegirik ez zuen. Onenean Ispazterko berri jakingo zuen, herria ere ez da handia eta. Handia ez, oso txikerra.
«Hortaz, jaialdiak, Euskal Herria zer edo zer gehiago zela erakutsi zigun. Begiak irekiarazi zizkigun. Neure buruaz ari naiz, baina gainerakoak ere antzeko zebiltzan. Bat ginen denok.
«Eta ez nuen berehala pentsatuko handik urte batzuetara neuk izan behar nuela NABO erakundeko lehenengo presidentea. Al Erkiaga, NABO president. Baina halaxe izan gauzak! Eta zeinek esan behar zidan niri ba!».