Western Basque Festival
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
Miel A. Elustondo
 
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
aurkibidea
 

 

43

 

«Carl Melchior Herrera dut izena. Melchior, aitonaren aldetik jaso nuen. 1958an etorri nintzen Renora, armadarekiko betebeharrak konplituta. Parte hartu nuen lehenengo jaialdi handi hartan. Betiko oroituko dut: praka eta alkandora zuriak jantzita denok, zapia lepoan, txapela... Txinga eroateari kasu egin nion hogeita bost minutuz eta, halako batean, nire ego-ak agindu zidan neuk ere egin nezakeela eta, nola ez dakidala, heldu nien —bizian lehenengo aldiz— txinga edo dena delako karga pisu haiei... eta irabazi egin nuen jokoa! Hasi berriaren zori ona, nonbait!

        «Botila whiski izan nuen sari. Oraindik orain, aurreko euskal jaialdi batean, 2003an, irabazleak 1.000 dolar irabazi zituen. 1959ko jaialdi hartako sari hura eta oraingo hau gogoan, esan nezake, batetik, whiskia ez zaidala gustatzen; bestetik, berriz, ez dago alde makala!

        «Baina ez zait inporta, joaten naizen lekura joaten naizela, beti izango da baten bat ezagutuko nauena: 'O!, zuk irabazi zenuen lehenengo lehiaketa hura!'. Eta ni harro, jakina. Ez noa esatera nire gorputzak jaso duen kaltea baina, hori gorabehera, nire egoa ez dago haserre, ez horixe! Gustura egin dut.

        «Harro nago, bestalde, nire seme Michael-ek aitaren arrastoari segitu diolako: sei aldiz irabazi du txinga eroate txapelketa hemengo euskal jaialdietan. Lanbidez dentista da bera ere. Erretiratu arte ni izan nintzen bezala.

        «Poz ematen dit Michaelek, bai horixe!».