Aurkibidea
Aurkibidea
46
«Herrera... Ni ez nintzen entrenatu egiten txinga eroaten. Joan egin nintzen. Gustatu egiten zitzaidan eta joan.
«Bolaz hasi nintzenean ere igual egin nuen. Baten, Nikolas Fagoagak, Elkokoak, telefonotik deitu zidan esanez bolaz egingo ote nuen. Esan nion nik bolaz sekula ez nuela aprobarik egin. Bolarik eduki ere ez genuen eduki guk hemen Boisen. Esan nion probatu barik ni ez nindoala plazara. Esan zidan joateko Elkora eta berak bola zertzen utziko zidala... Joango nintzela agindu nion.
«Eta joan nintzen. Baina joan nintzeneko, ama gaixotu zitzaion Espainian Nikolasi eta Nafarroara joan zen, etxera. Niri Elkon esan zidaten bien bitartean Jesus Lopategi paratu zela bola haren karguan. Orduan, joan nintzen Lopategigana eta esan nion Nikolasek esan zidana. Elkora joateko eta utziko zidala harri altzetako bolaz proba egiten. Baina Lopategik ezetz!
No esan zidan, ez dozu probetan ze, neu noa bolaz eta! berak ere jokoa egingo zuela esan gura zuen.
«Nik, orduan:
Zu bazoiez? Neu be banoie orduen! Galdu egingo'zu! halantxe esan nion.
«Eta erraz irabazi neutson, Elkon.
«Ondo ere ez zuen egin, ze ni Nikolasek esanda egon nintzen, plazan baino lehenago bola haregaz proba egiten utziko zidala.
Aizu, Benedicto, barruak behar dira harria kanposantutik hartu eta plazan jasotzen ibiltzeko. Ze ibili zineten?
Zer edo zer badakizu zuk?
Bai, Lopategik kontatu zidana...
Bola bi behar zirela eta kanposantutik ekarri zuten bat, ostuta. Kanposantu sartukeran egoten dira ba?, huraxe ekarri zuten. Baina flat-a zeukan azpia. Ez zen ona. Zelaik ere egin zuen altzetan harri harekin, eta beste batzuek ere bai, handik etorritakoak esan gura dut. Beste bat ere bagenuen Boisen, hura ere batere ez ona! Euskal Herritik etortzen diren harri-jasotzaileei ez zaie gustatzen. Inori ere ez. Baina orain ez da usetan. Hango harriak daude orain eta hemengo hori ez du inork usetan. Zatarra da. Biribil-biribila ere ez da. Eta txarra. Labana, oso labana... Lopategik kontatu zizun, orduan?
Bai, Jesus Lopategik. «Jess» Lopategi, Elkon. Bertsolariaren anaia.
Badakizu historia orduan! Bihar Renora bazoaz, Bill Douglass ikusiko duzu?
Bai.
Eroan ba pare bat salami Bill Douglassi. Jelatuta daude eta ez dira galtzen. Esan neuk eginikoak direla. Eta eman goraintziak.
Zure partetik, Benedicto.