Aurkibidea
Aurkibidea
0
1959ko ekainaren 6 eta 7an lehenengo Western Basque Festival izenekoa egin zen Sparks-en (Nevada), Reno ondoko herrian. 5.000-6.000 bat lagun bildu omen ziren, Mendebaldeko lau kornerretatik etorriak. AEBetako euskaldunek ordu arte burutu zutenik eta ospakizunik handiena izan zen.
Jaialdi harrezkero, Kalifornia, Idaho eta Nevadako herri askotan, euskaldunak urtero festibal haren antzekoak egiten hasi ziren. Horrekin batera, euskaldunak Mendebaldeko talde etniko nabarmena izatera igaro ziren. 1959 baino lehen, ordea, nekez entzun zen euskaldunen gaineko albisterik. Gutxi zirelakoan, nonbait.
Zalantza izpirik gabe, AEBetako euskaldunen historian, Western Basque Festival hura giltzarri izan zen, erabat.