Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

 

 

Azken gogoetak

 

Zentsuraren ondorio zehatzak, euskal liburuari dagozkionak, aurreko zatian eman ditut. Emaitzak banan-banan biltzea orain alfer-lana da. Liburuz liburu egindako azterketa osatzeko asmoz, hain zuzen ere, ohar gisa gogoeta batzuk egingo ditut.

 

        EMAITZA KUANTITATIBOAK

        Zentsurak literaturan eta kulturan izan dituen ondorio orokorrak ebaluatzea ez da batere erraza. Franco hil zenean zentsurak debekatu zituen liburuak uholdeka aterako zirela uste zuten batzuek. Ez ziren horrenbeste atera. Eta horra konklusioa: zentsura ez zen hainbestekoa izan eta ez zuen horrenbeste debekatu. Uste zuten nonbait zentsurak ur-presa handia sortu zuela. Irekitzean, ur guztia ibaika aterako zela goitik behera.

        Ur-presarenaz barik, lore edo landare baten irudiaz baliatuz hobeto ulertzen da. Lur gozorik gabe, giro egokirik gabe, ez dator landarerik, ez lorerik. Giroa hobetzen denean, negu hotzak galdu dituenak ez dira loratzen.

        Negu gorria izan da zentsuraldia, eta ez urari bidea itxi dion ur-presa bakarrik.

        Azterketa kuantitatiboaren ikuspegi honek akats bat baino gehiago du: ez du aintzat hartzen zentsuraren aurretiazko mekanismoen garrantzia, nola antzutzen duen; eta gainera, dimentsio soilki kuantitatibora mugatzen du zentsura.

        Zentsurak zuzen-zuzenean materialen gain utzi dituen markak deskribatzen saiatu naiz orrialdez orrialde. Inbentario zehatz bat egin liteke: zer moztu duen, zer ukatu, liburu sekuestratuak, jaso/erretiratu/deuseztaturiko liburuak, inbertsio galduak, isunak, argitaletxeen zigorrak. Ez litzateke alferrikako lana. Horrezaz gainera, zehazta daitezke zeintzuk gelditu diren argitaragabe edo zeintzuek atera behar izan duten kanpora, zentsurak eraginda.

        Gure kasuan, zentsurak eraginda kanpoan argia ikusi duten liburuak asko dira, ugari. Adiera zabalean hartu beharko litzateke arazoa.

        Martin Ugaldek egoki ere egoki idatzi izan du euskaldunarekin batera kultura ere espultsatua izan zela. Francok irabazi zuen gerraren ondorioez ari da Martin. Hego eta Ertamerikan atera diren liburu asko, eta Ipar Euskal Herrian plazaratu diren makina bat ere bai, bere kokagune jatorrizkotik kanpo atera dira. Liburu horien irakurlea ia osoki Hego Euskal Herrian zegoen. Zentsuraren erruz, liburua ale bakanetan bakarrik iritsi zitekeen bere lur gozora. Frankismoak bazuen Inportazio Zerbitzu bat, kanpotik barrura zein liburu ekar zitekeen eta zein ez, bahea pasatzen zuena.

        60ko hamarkadako bigarren alditik aurrera, Franco hil arte, Euskal Herriko gaiekin zerikusia duen makina bat liburu atera da Iparraldean. Zentsuraren espedienteetan ez dago horien konstantziarik. Baina zentsuraren eragin zuzena da hain zuzen ere, Hegoaldean publikatu ezina. «Kanpoan» publikatu behar, gero «barruan» saltzeko, klandestinoki zabaltzeko. Begi motzeko aztertzaileek bakarrik esan dezakete liburuen inportazio klandestinoa polizien eremukoa dela eta ez zentsurarena.

        Honekin guztiarekin esan nahi da zentsura ezin dela ulertu materialki soilki, osagaiak banan-banan hartuz bakarrik. Adiera estuko ikuspegi kuantitatiboa osatu egin behar da.

 

        AUTOZENTSURA

        Zentsuraren azterketa ez litzateke egokia autorearen edo, maila txikiagoan, editorearen jarreran zentsurak dakarren aldaketa aintzat hartzen ez badu.

        Zentsuraren biktima nagusia eta lehena autorea da. Autorea bera, eta ez bere obra; autozentsurara bere burua behartzen duen autorea. Autozentsura fenomeno konplexua da, bihurria, deskribatzen zaila, kontzientziapeko moduak nahasten dituena eta aldi berean fenomeno psikologiko eta soziala.

        Autozentsurak «betikotu» egiten du zentsura. Autozentsura ez da jaka bezala orain aldean eraman, orain erantzi daitekeena. Etengabeko mekanismoa da.

        Autozentsurak «barneratu» egiten du zentsura: egoera berezi horretan idazten du beti idazleak. Horrek ez du esan nahi autoreak bere testua ezabatu egiten duenik, baizik eta beti zentsuran pentsatuz, Dirección General de Seguridaden pentsatuz, arkatz gorrian pentsatuz idatzi ohi duela.

        Zentsuraz mintzo garenean ez da ulertu behar testuaren gain zentsoreak egindako hortz-koska. Ekoizpen intelektualaren barne-mekanismoetan du eragina zentsurak.

        Baina nola deskribatu? Autozentsuraren funtzionamenduaz bi hitz esateko, Felix Grande idazleari hartuko diot ideia.

        Hiru maila bereizi omen daitezke.

        Aurreneko mailan, zentsura gaien araberakoa da. Gai jakin batzuen gainean ez du idazten idazleak, bai baitaki zentsuraren bahea ez duela pasako. Autozentsurak, hortaz, gai-hautatzaile gisa funtzionatzen du.

        Idazlearen literaturgintza lantzean eragiten du autozentsurak, bigarren maila batean. Zentsorearen tokian jartzen da idazlea bera testuari begira. Felix Grandek dioen moduan, bistan da idazleok zentsoreak baino hobeto egiten dugula idaztea, baina ez hori bakarrik, tatxatzea ere bai.

        Hirugarren maila bat ere badago. A posteriori lan egiten du autozentsurak, testuaren berrirakurketan. Idatzi berria duen testua irakurtzen duenean, estratega bihurtzen da idazlea: hitz bat kendu, esaldi bat aldatu, ideia bat ezkutatu, irudi bat disimulatu, lerro tartean esanda utzi, esan gabe adierazi... Horra zer egin behar duen jostorratzaren begitik bere testua pasa ahal dadin.

        Autozentsura egin eta gero ere, ez da beti baimena lortzen. Kasu horretan hiru aukera ditu idazleak: oraindik gehiago «garbitu» testua, eta publikatu; argitalpenari uko egin; edo kanpoan argitaratu.

        Idazle gehienek aurreneko aukerari heldu diote. Amore eman behar izan du idazleak, irentsi egin behar izan ditu zentsurak eragindako «zuzenketak», edo onartu delegatuak emandako «aholkuak». Zentsuratik bueltan, testua birmoldatu behar izan duen autoreak nahitaez behar ditu zauriak bihotzean, umiliazio hori pasa eta gero.

        Erregimenaren ideologia onartzera eraman lezake zentsurak, edo —bigarren aukera— erregimenaren joko-arauetara nork bere lana moldatzera; eta —hirugarren aukera— gutxien-gutxienez, hizkuntzaren bidez arau horiek burlatzera.

        Zentsura gainditu nahian dabilen idazleak hirugarren bidetik jo du, mezua kamuflatu egin nahi du, hizkeraren bidez. Ezinezkoa baita hizkuntza zuzenaren erabilera. Hizkuntza batek eman ditzakeen baliabide guztiak erabili behar ditu idazleak: iradokizunak, sugearen mugimendu leuna, azeriaren malezia, sinonimoen erabilera, eufemismoak, kode berezien baliatzea. Irakurleak deskodetzeko moduan idatzi, baina zentsorea enteratu gabe.

        Honek guztiak ekarri duena da idazkera bihurria, kode ulertezinez betea, gutxi batzuentzat bakarrik baliagarri den hizkera klandestinoa askotan.

        Baina autorea ez dago bakarrik, argitaratzaileak ere izan du bere lekua zentsuran. Autorearen autozentsuraren ostean, editorearen «zentsura» dator. Autozentsura, hobeto esan, Administrazioaren aurrean erantzukizunkide baita.

        Autorearen eta zentsorearen artean normalean editorea dago. Argitalpenaren erantzulea den aldetik, honek ere «garbitu» egiten du testua. Honek, gainera, Administrazioaren gorabeherak eta zirrikituak idazleak baino hobeto ezagutzen ditu. Editorea bihurtzen da, horregatik, Administrazioaren solaskide gehienetan. Berak «negoziatu» behar du. Bere borondatearen aurka ere «zentsore txiki» izatera eramaten du bideak.

        Editoreen Eszila eta Karibdis, frankismoan, erresistentzialismoa eta kolaborazionismoa izan dira.

 

        KULTUR POBREZIA

        Zentsurak barne exiliora darama idazlea. Idazlea, bere lur propioan atzerritar sendi daiteke, arrotz bere jendearen artean, bere kulturan. Zentsurak inhibizioa dakar.

        Eztabaida intelektuala eragozten du, eta horrek berak dakar pobretze izugarria kulturan. Planteaketa eta eztabaida demokratikoak ezinezko dira zentsurapean.

        Euskal liburuaren kasuan Antonio Tovarrek 1984ko elkarrizketa batean aitorturikoa egia handia da: euskararen debekuak belaunaldien artean etena sortu zuen. Balio erantsi negatibo hau ere izan du zentsurak gurean. Hona bere hitzak:

 

El franquismo prohibió la publicación del libro (en euskera), casi de un modo total, hasta el año cincuenta o cincuenta y tantos y eso para las nuevas generaciones fue fatal porque no tenían más escuela que el castellano.

 

        Ondare nazionalaren aurka egindako atentatutzat har daiteke zentsura, desegin duenagatik eta jaiotzen utzi ez duenagatik. Ez dago kalkulatzeko modurik zenbat lan gelditu den publikatu gabe, zenbat ekoitzi gabe, idatzi gabe. Isiltasunaren belaunaldiaz mintzo denik bada: belaunaldi isila, mutua.

        Informaziotik eta ingurune kulturaleko eta munduko eztabaidatik at utzi du zentsurak gizartea. Bakartu egin du. Penintsulako kulturek landu duten pentsamendu eta sorkuntzaren artean eta Europako eta Ameriketakoen artean urte askotako desfasea eragin du zentsurak.

        Zentsurak susmopean uzten du obra. Autorea eta irakurlearen artean sartzen den pieza arrotza da.

        Idazleari koherentzia puskatzen dio, bere obraren eta irakurlearen artean arkatz gorria baitago, lanean ez bada ere mehatxuka.

        Irakurlearentzat, berriz, irakurketa ez da arteza, zeharkakoa baizik, mesfidantzazkoa, bai baitaki idazlearen eta bere artean zentsorea egon dela. Bikotearen ohean bortxatzailea sartzearen parekoa da.