Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Frankismoa «bertsolaritzaren» alde
Oso goiz onartu zituen zentsurak, adibidez, Basarriren bertso-liburuak; 1949an aurrena. Eta hori Basarri Batallón de Trabajadores-en zigortua egona zela!
1960an jokatu zen bertsolarien gerraosteko lehen txapelketa handia, oker ez banago. Interes bizia erakutsi zuen Informazio eta Turismoko Gipuzkoako Delegazioak txapelketa hori egin zedin, handikiro egin zedin. Felipe Ugartek bere nagusiei zera eskatzen die, urrezko hiru domina eman beharko lituzkeela Ministerioak lehen sailkatuentzat. Hiru dominen eskaria honela justifikatzen dio Informazioko zuzendari nagusiari Donostiako Ordezkaritzan idazkari zen Miguel Angel R. Arbeloa jaunak:
Ausente el Sr. Ugarte, me dirijo directamente a V.I., con el ruego de que me comunique la decisión acordada, reiterándole la importante significación política que supondría para el Ministerio, hacer patente su apoyo a la tradición sana, demostrando que lo vasco se persigue únicamente cuando degenera en bandería política separatista.
Ikuspegia, Delegazioaren ikuspegia, politikoa da. Beti, edo ia beti, da politikoa, bertsolariez ari, gramatikaz ari edo literaturaz ari.
Auspoa argitaletxeari tratu berezia emateko eskatzen dio bere nagusiari Felipe Ugartek, 1962an, argumentu linguistiko-politikoak erabiliz. Auspoaren lehen argitalpenetako batean (Malentxo Alarguna), zentsurako txosten arruntari zera eransten dio Felipe Ugartek:
La Colección 'Auspoa', editora de este libro se dedica a la publicación de sus libros en un vascuence puro y libre de neologismos separatistas y todos sus temas tratados (sic) con gran españolismo, por lo que esta Delegación considera de gran interés la autorización de todas sus obras.
Bertsolari Txapelketako bertsoak bilduz, 1965ean, Bertsolari-Txapelketa liburua publikatu nahi izan zenean, aldeko txostena bidali zuen Madrila Felipe Ugartek:
La publicación de esta obra, no contiene nada políticamente improcedente, ofrece indudable interés tanto en el terreno lingüístico-cultural como en el del auténtico y sano regionalismo español.
Bertsolarien euskara baloratzen du zentsurak. Bai. Baina herriko euskararen balorazio positibo hori susmagarri bihurtzen da zentsore eta delegatuen luman. Euskara «clásico-popular» delako horrek zer islatzen du? Eskualde espainiar sanoa, ideia sakabanatzaileek hondatu gabea, benetako euskal herria. Bertsolariek sinbolizatzen bide dute Euskal Herriko espiritu tradizional hori. Eta arima hori, noski, espainola da. Separatismoa, aldiz, hondamendia da.
Euskal Herri sanoaren prototipo dira bertsolariak, baina ez beti. 60ko hamarkadaren azken partean indartzen den bertsolaritza sozio-politikoak Ministerioaren txaloak jaso beharrean debekuak eta isunak jasaten ditu. Jon Azpillaga eta Jon Lopategi lekuko.