Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Itxaropena argitaletxea

 

Lerro hauek idazten ari naizenean, oraino, egiteke dago Itxaropena editorialaren historia.

        Batzuetan inprimategi gisa, beste batzuetan argitaletxe gisa egin du lan Itxaropenak. Bera izan da orduko euskaltzaleentzat arnasbide ia bakarra, batez ere 1952an «Kuliska Sorta» bilduma sortu zuenetik.

        Gerra eta gerraosteko ekaitzik gogorrenetan ere Patxi Unzurrunzagak lortu zuen Itxaropenaren kandela hori pizturik mantentzea. Jose Artetxerekin batera, berak lortu zuen Pedro Rocamoraren baimena. Xabier semeak kontatu izan dit inoiz aitak berak Zarauzko uretan goizaldean bildutako txibiarik hoberenak Rocamorari eramaten zizkiola, gero baimenak eskuratzeko. Ez dago gaizki: txibiak baimenen ordainetan. Ez da tratu txarra, euskaltzale batentzat. Rocamorarentzat ere ez, seguraski.

        Urte gordin hauetan, 20 urtetan, (1936-1956) 150 bat liburu bakarrik publikatzen da zentsurapeko Euskal Herrian, Hegoaldean alegia. Eta ia beste hainbeste Iparraldean, Frantzian eta Latinoamerikan.

        Barrukoen artean, Elizaren babesean daude batzuk, Arantzazu, El Carmen, Jaungoiko-Zale, Montepío Diocesano, Mensajero eta abar. Hauetatik mailarik altuena Arantzazuk dauka. Donostian, Gasteizen eta Bilbon ere badira, baina obra txikiak, nahiz erlijiosoak nahiz folklorikoak ateratzen dituzte, oro har. Bermeoko Gaubeka dabil nahikoa puntan.

        Ez genuke zalantza handirik urte hauetako argitaletxe bat izendatu beharko bagenu: Itxaropena da hori. Eta ez bakarrik obrarik gehien berak atera duelako, baizik eta lanik hoberentxoenak ere Zarautzen argia ikusi dutelako. Nire fitxategian 1946ko Francisco Balzolaren Argi Donea da euskarazko lanetan aurrena. Garai hartako lan enblematikoen artean daude Gregorio Mujikaren Pernando Amezketarra, Bera-Mendizabalen Euskal-erdel iztegia. Basarriren Atano eta Bertso-sorta izeneko liburuak, Jon Etxaideren Alostorrea eta Joanak-Joan, Jautarkolen Ipuiak, Txomin Agirreren Kresala, Umandiren Gramatika, eta Manuel Lekuonak prestaturiko Gero-ren edizioa. Banaka bat salbu, barneko idazle hoberenetarik asko ere bertan dira, hala nola Gregorio Mujika, Nemesio Etxaniz, Basarri, Orixe, Jon Etxaide, Emeterio Arrese, Manuel Lekuona, Txomin Agirre, Jokin Zaitegi, Jautarkol.

        Urte hauetan ekoizten den gutxi hura bideratzeko ez zuen ahalmenik Itxaropenak, hala ere. Liburu potoloak ez ziren ekonomikoki bideragarri, behin eta berriz Jon Etxaideri gertatu izan zitzaion bezala. Etxaide bezalako idazle emankor bat autore-editore gisa lan egitera behartua zegoen. Liburuen argitalpena zati batean bere poltsikotik ordaindu izan zuen behin eta birritan. Berak dioenez, zentsuraren arazoez gainera argitaratzearena zegoen. Ikusia nago Etxaide etxez etxe bere liburuak saltzen.

 

Dena dela, aldi hartan, bildu nituen ipuinen erdiak bakarrik argitaratu nituen, beste erdiak geroko utziz. Izan ere, zentsuraren arazoaz gainera argitaratzearena baitzegoen. Inork ez zizun libururik argitaltzen. Zerorrek dirua jarri behar eta zerorren kontura saldu behar, etxez-etxe ibili behar bazenuen ere, baldin jarritako diru guzia galdu nahi ez bazenuen. Horrela kaleratu nituen Alos Torrea (1950) eta Purra! Purra! (1953). Hurrengoa, Joanak Joan (1955) Itxaropena editorialak atera zidan, hau martxan jarria baitzegoen bere «Kuliska Sorta»rekin. Alabaina, 1964-garren urtean Gorrotoa Lege («Kuliska Sorta»rako lodiegi zelako) eta 1969-garren urtean Etxahunen bertsoak gipuzkeraz (lodiegi, zailegi eta garestiegi zelako) neure kontura atera behar izan nituen, beroiek argitaratzeko editorerik aurkitu ez nuelako. Beraz, dena zen zaila orduan.

Horra ba: besteak beste, Purra! Purra!-rekin izutu egin nintzen osorik ateratzen, sal-neurri garestitxoa jarri beharko niola eta jendeak ez zuela erosiko. Alderdi batetik, denbora triste haietan ez zen euskal-libururik eta hainbeste nekez eta izerdiz ateratzen ziren banakak ez ziren saltzen. Damutu nintzen ipuin erdiak bakarrik argitaratua, baina geroko damuak ez du balio eta horra gaurdaino aingura ezin altxaturik bigarren argitalpen bat egiteko.