Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Konposaketa
Frankismo garaian inortxok ere ez zekien zenbat ziren zentsoreak, zer-nolakoak ziren, zein formazio zuten. Informazio solteren bat edo beste. Eta hala ere, sekulako fama txarra izateaz gainera (normala, ezta?), irudi publiko bat ere bazuten: astakirtenak ziren, gizajaleak ia, obseso sexualak, ezjakinak. Hitz batean, «jendilajea».
Azterketak egin direnean ere, ez da informazio asko lortu. Zer jende mota ote zen, militarrak ote ziren, eliz jendea ote zen, zein mailatako formazio akademiko edo intelektuala ote zuten, jakin nahi izan da. Informazio gutxi eta espekulazio asko egin da. Militarren esku egon omen da, apaiz eta seminarista ohien monopolioa izan omen da. 40ko hamarkadako zentsoreak, haiek bai, kultura handikoak eta finak omen ziren eta gero sasikoen lana izan omen da. Eta abar.
Hitz asko. Baina informazio gutxi, edo ia batere ez. Gaur gehixeago dakigu.
Liburuen irakurlegoaren plantillan zenbatek lan egiten duten? Aldakorra izan da historian zehar. Handituz joan da, eta 30 inguruan gelditu da azken urteetan. 70eko hamarkadan 40 bat behar zirela zioten barne-txostenek, material gehiketa eta konfliktibitatea kontuan izanda.
1966an desagertu zen «zentsura», ezta? Ba, justu orduantxe indartu zen irakurleen kopurua. Zergatik? Lege berriak, Fragaren legeak, liburu batek Administrazioaren eskuetan egon zitekeen denbora arautu egin zuen. Nahi adina denbora eduki zezaketen liburua bulegoetan 1966ko legearen aurretik. Liburua onartu ala denegatu, egunetako gauza da harrezkero. Irakurle gehiago eta kualifikatuagoak behar ziren.
Inork ez daki irakurle guztien jatorri profesionala. Informazio askotxo eskuratu dut, baina ez guztia. Zentsoreen artean idazleak, kazetariak, pedagogoak, apaizak, militarrak, abokatuak eta abar aurkitu ditut.
Hasieratik bukaerara, maiztasun handienaz, agertzen direnak militarrak eta eklesiastikoak dira.
Moldatu ahal izan ditudan zerrendetan ikusi dudanez, 1974ko erreformaren ondoren handitzen da militarren kopurua: 1976an, adibidez, irakurle lanetan 7 militar dabiltza, eliz jendea baino ere gehiago. Eliz jendea ez bezala, militarren parte hartzea instituzionala da: gehien-gehienak goi mailako karguak dira eta Estado Mayor delakoan kokatzen dira.
Eliz jendearen presentziaz asko idatzi da. Eliz jendea esatean apaizak, edo izandakoak, edo seminarista ohiak ulertu ohi dira. Hauek ez daude zentsuran Elizaren izenean, salbu eta zinemako zentsuran: zinema kontuetan hierarkiaren mandatuz edo delegazioz egiten dute lan eliz zentsoreek.
40ko eta 50eko hamarkadetako plantilletan bi klerigo agertzen dira. 60ko hamarkadan lau dira eta hurrengo hamarkadan handitu egin da kopurua: 1976an 6 dira ikasketa eklesiastikoak egin dituztenak.
70eko hamarkadako birmoldaketak batez ere Zuzenbidea egindako jendea sartu du zentsuran. Azken aldian, 30etik 13 dira juristak, hau da, % 43.
Manuel L. Abellán da liburuen zentsura Espainian aztertu zuen aurrena. Zentsoreen nomina bat ezagutzera eman zuen honek, aurkitu zuen bakarra. Abellánek esan zuen gero askok errepikatu duten hura: hasierako zentsoreak kualifikazio handikoak zirela, eta 1962 geroztikoak ez dutela piperrik balio.
Hamar nomina aztertu ondoren ez zait informatua iruditzen bere iritzia. Kontrakoa esango nuke: 70eko hamarkadan aurrekoen aldean formazio intelektual askoz hobea dute zentsoreek. Ikus dezagun, kasurako, 1976ko plantillan agertzen diren ikasketa edo profesioak:
7 Militarrak
12 Filosofia eta Letretan lizentziatu edo doktoreak
6 Zuzenbidean lizentziatu edo doktoreak
6 Eliz ikasketak
3 Goi mailako batxilergoa
3 Kazetaritza
2 Magisteritza
1 Oinarrizko batxilergoa
1 Erizaintza
35
Hizkuntzen ezagumenduan ere izan da aurrerapenik, seguru: plantilla berean bederatzina dira ingelesa eta frantsesa dakitenak; bina alemana, italianoa, portugesa, gailegoa eta euskara dakitenak; errusiera ere badaki batek.
Antonio Barbadillok dio (eta hau zakur zaharra da zentsurako aparatuan) 1975ean plantilla ez dela horren «politikoa», eta bai profesionalagoa.
Ez dago aski informaziorik berrogei urtetan zehar zein izan den «irakurlegoaren» egitura zehazteko. Aldatuz joan dela bistan da. Badirudi lehen aldian talde txikia zela finkoa, plantillakoa, eta espezialistengana, kanpokoengana, jotzen zela.
40ko hamarkadan, dirudienez, etxe barruan gestioa eraman ohi zen, eta «irakurketa» kanpoan egiten zuten enkarguz.
1951n, hiru irakurle mota bereizten dira: lehen klasekoak, bigarren klasekoak eta hirugarren klasekoak. Urtebete geroago, hala ere, mota desberdinak desegin eta «finko» eta «espezialistak» zehaztu ziren.
Beste mailaketa bat 1962an egin zen: buruzagiak (3), irakurle finkoak (14), eta irakurle espezialistak (8).
Birmoldaketa modernoena, azkenik, 1974koa da. Lau taldetan banatu zen sekzioa: militarra; inportaziokoa; gai juridikoa; eta morala eta erlijioa.
Bestalde, irakurleak 30 izango zirela erabaki zen (zuzendari nagusiaren proposamenaren aurka, honek 40 eskatzen baitzituen). Hogeita hamar hauei beste lau eransterik badago, lau irakurle espezialista.