Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Euskal Harria

 

Gabriek Arestik 1964an atera zuen Harri eta Herri liburua. Ez zuen arazorik izan zentsurarekin. Kontrara baizik: «José María Iparraguirre» Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen liburu horri eskerrak 1968an.

        1967ko urtarrilean Euskal Harria eta beste 119 olerki/La Piedra Vasca y otras 119 poesías liburua zentsurara aurkeztu zuenean, Aresti ez zen artean saritua. Hirugarrenerako, Harrizko Herri Hau ateratzerako, bai, ordea, eta garbi ikusten da hori zentsuraren tratamenduan. Lehendabiziko liburutik bigarrenera aldaketa bat, bai, badago, Fragaren legea (LPI). Baina, legeak lege, Arestiri, hobetu ordez okertu egin zaio egoera.

Euskal Harria borondatezko kontsultara aurkezten du Arestik, eta ez aurretiazko depositura. Zein den aldea? Kontsultara eskuizkribua aurkezten da. Eta depositura, aldiz, liburua jada egina. Ezezkoaren kasuan, zentsuraturiko orriak aldatuz konpontzen da arazoa lehen hipotesian. Liburua jada moldatua baduzu, ostera, edizio guztia pikutara bota behar duzu. Egia da, baita ere, lotsagabeago jokatzen duela zentsurak eskuizkribuarekin. Eskandaluaren beldur txiki bat izan ohi du liburua bera debekatzean.

        Nahikoa da oraingoz tramitazioari buruzko informaziotxo hau. Eta natorren atzera liburura.

        Liburua Madrilgo zentsuran sartu zenean Francisco Fernández Jardóni pasa zioten. Zentsore hau abokatua eta udal-epailea zen.

        15 foliotan hainbat pasarte arkatz gorriz seinalatzen ditu honek, eta horiek ezabatuz gero, ateratzeko moduan gelditzen dela irizten dio. Zer salatzen dion Arestiri? Euskaltzaletasun gehiegizkoa, abertzaleen goraipamenak, komunismo-zaletasuna, kristautasunaren mespretxua...:

 

Esta colección bilingüe de poesías, algunas de ellas francamente buenas, viene impregnada de un espíritu de 'euskerismo' tan exagerado a veces, que llega a la glorificación de separatistas como Aguirre, y en otras ocasiones el autor se muestra tan propenso a la simpatía por las causas comunistas nacionales, que no duda en dignificar personas como Fidel Castro y en consecuencia a la injuria de la nación norteamericana en sus soldados. Por otra parte y ya en el aspecto religioso su desprecio por el cristianismo llega hasta la blasfemia en ciertos casos, faltando al respeto hasta a la misma persona de Cristo.

Hay además alusiones a personas y sucesos para nosotros desconocidos, que pudieran tener conexión con el separatismo bizcaitarra, y que convendría fueran examinadas por persona experta en estas cuestiones.

 

        Zentsore-irakurleen nagusiak ziurtasun handiagoa behar, nonbait, eta Antonio Albizuri agindu zion «premiazko irakurketa berria» egin zezan. Debako zentsoreak uste du liburugai honek ez duela orrialde garbi batto eta ezin dela onartu:

 

POESIA. Escrito en un estilo surrealista y simbólico, todo el libro es canto de rebeldía política e incorformismo de la situación del país vasco. Este se encuentra en terrible opresión y solo encuentra la palabra como arma de rebelión. Recuerda que Navarra, las provincias vascofrancesas son también vascas y deben unirse... hace referencias despectivas al jefe del Estado y en forma velada, llamándole Fran Fran y Sanfrancisquito. Hace uso irreverente de Jesucristo. Elogia al comunismo. No hay una página limpia de toda demagogia e irrespetuosidad. NO PUEDE AUTORIZARSE.

 

        Irizpide hauekin ezabatu behar ziren hainbat hitz, esaldi edo poema osoak urdinez markatu zituen Antonio Albizuk 150 orritan.

        Saileko buruak Antonio Albizuren irakurketa ontzat ematen du. 1967ko otsailaren 27an emango zaio Arestiri ebazpenaren berri, hots, edizioa ez dela gomendagarria. Liburua ezin dela argitara eman, alegia.

        Arestik ez du amore eman nahi, eta José Antonio Zarzalejosen laguntzaz, Dirección General de Informaciónera idazten du, pasarte zentsuratuak zehazteko eskatuz:

 

El firmante de la presente entiende que el indicado libro no es una unidad por tratarse de 120 poesías, sin mayor hilación unas con otras. Tomando consejo de la amabilidad del Delegado del Ministerio en Vizcaya, Sr. Zarzalejos, cuya orientación y buen criterio no pueden ser por menos de ensalzados, me dirijo a Ud. para que me indiquen las partes del libro que consideran no son de ACONSEJABLE edición, al objeto de poder editar el resto sin contravenir las Leyes Españolas y las elementales normas cívicas de convivencia y respeto mutuo. Espero verme atendido en el sentido indicado, pensando que debe ser, y es, norma de la Administración esta orientación, sin la cual las letras y las artes de nuestra Patria quedarían en gran forma impedidas.

 

        Otsailaren 25ekoa da gutuna, eta harrigarri azkar, martxoan, jasoko du erantzuna. 157 folio iritsiko zaizkio, gorriz eta urdinez markatuta, bi irakurketaren emaitza. Ezabaketa gehienak onartu beste erremediorik ez du Arestik, batez ere poema osoak ezabatzen zaizkionean: 36 poema oso-osoak doaz kanpora. Beste 7 salbatzea lortzen du, zatiak kenduta; guztira 176 bertso gutxiago. Beste 12 poemetan ere aldaketa txikiago batzuk egin behar ditu: 111 bertso salbatzen ditu horrela.

        Madrilgo zentsurak agindu gabeko aldaketak ere egin bide ditu Arestik. Uste izatekoa da, bidea errazte aldera, Bilboko delegatuak-edo aholkatuko ziola horrela jokatzeko. Hiru izen madarikatu desagertzen dira inausketa honetan: Aitzol, Txillardegi eta ETA. Txillardegiren ordez bere burua jartzen du Arestik eta ETAren ordez «Bilbao... Athletic», honelaxe.

        Ohargarria da J.A. Zarzalejosen interesa obra hau atera dadin, ez-ohikoa. Zerbitzuburu den Faustino Sánchez Marín jaunari Arestik sartu dituen aldaketekiko bere adostasuna agertzen dio, keinu eta guzti:

 

Estos poemas se sometieron a consulta previa del Ministerio y el interesado accedio a cuanto se le dijo con las salvedades que se contienen en las cuartillas que te adjunto, cosas todas ellas que me parecieron razonables y asi lo indica el autor.

Fuera de estas indicaciones nada hay que decir; el tema te advierto que es 'delicado' y el hecho de que salga como sale lo considero una baza importante; ya me comprendes.

Te ruego que si hay alguna objeccion me lo comuniques por la vía más rápida.

 

Euskal Harria-ren jatorrizko bertsio hartako 120 poemetatik erdiak atzera bota zizkion zentsurak. Ediziotik kanpo utzitako poema horietatik 31 Harrizko Herri Hau hurrengo liburuan sartuko ditu, beste bat (Hiru euskal Lied) jada argitaratua zegoen, eta 18 argitaratu gabe gelditu ziren. Susako edizioan agertu dira.