Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Politika editorialaren lehen urratsak
60ko hamarkadaren azken urteetan planteatzen da hurrengo hamarkadan garatuko den liburu-politika.
Liburu-politika jakin baten diseinu gabe jokatu zutela gerraosteko argitaletxeak, gauza jakina da. Egia da, halaber, Ibarrek aurkeztu zuela berea, eta ez interesik gabea, Genio y Lengua liburuan. Baina hortxe gelditu zen, liburuan.
60ko hamarkadaren bigarren aldian euskal kultura itxuraldatzen ari da, abiada berrian sartu da, sortu berria da alfabetatze mugimendua, sortu da ikastola multzo bat Gipuzkoan eta Bizkaian. Baina ez dago prozesu hori gidatuko duen erakunde bat. Sekulako kezka zen gabezia hau, adibidez, Jakin-eko talde berrian.
Talde honek, Karlos Santamaria eta Rikardo Arregi buru, halako batzorde txiki bat antolatu zuen, hain zuzen euskal kultur mugimendua planifikatzeko. Jakin-en 34. zenbakian (1968) eskaintzen da gogoeta honen lehen emaitza.
Bi poloetako eskema sinple batekin operatzen da. Alde batean gaitzak daude, euskal kulturaren gaitzak: espontaneismoa, amateurismoa, folklorismoa. Beste aldean, soluzioa dago, soluzioak: erreforma, berrikuntza, hau da, programa, plangintza, koordinazioa, profesionalismoa, «koadroak». Zehaztasunak ere azaltzen dira: Euskaltzaindiaren birmoldaketa, idazleen koordinazio eta profesionaltzea, irakaskuntzaren plangintza orokorra, argitaletxeen liburu-politikaren programazioa.
Liburu-politikari dagokionez, Jakin-eko editorial berak puntu batzuk zehaztu egiten ditu: editorialen liburu-politikarik eza kritikatu; liburuak euskaraz argitaratzeko premia aldarrikatu; eta kultur gai guztiez liburuak publikatzeko ordua iritsi dela uste du. Hizkuntzaren batasun ortografiko eta terminologikoa eskatzen du. Ikastola, alfabetatze eta unibertsitateko premietara begira ekoizpenaren planifikazioa proposatzen du, metodo gisa.
Urtebete geroago, 1969an, hil baino lehentxeago hain zuzen, Rikardo Arregik ideia eta proposamen berak Urnietan emandako hitzaldi batean garatu zituen. Hona bere proposamenaren muina:
Euskal liburuaren programazio batek oinarrizko hiru sail hauekin kontatu behar du, espezializazioak geroko utzi beharko direla. Hiru sailok hauk izanen lirake: 1) Kulturaren dibulgaziozko oinarrizko liburuak (...) zientziaren eta kulturaren gai guztiei buruzko liburu-sorta informe-ekarle bat. 2) Itzulpen eta saiaera laburrak. Tendentzia desberdinetako baina inportantzia handiko autoreak traduzitu beharko ditugu. 3) Literatur-kreazio hutsezko obrak (...). Hierarkiaz hirugarren leku bat okupatuko du sail honek gure programazioetan.
Urnietako hitzaldi hau, Rikardo Arregi hil eta gero, atera zuen Lur sortu berriak, Politikaren atarian zeritzoneko liburuan. Jakin-eko taldean landu eta Rikardok garatu zuen liburu-politika hori gauzatzeko nahi zuen Arregik Lur.
Lur sortu berri-berria zen (Donostiako Equipo Editorial eta Bilboko Kriseluren artean), baina hasi, ez zen hasi zerotik, Jakin-eko fitxategiarekin baizik. Jakin-ek bere fitxategia oso-osorik pasa zion Rikardo Arregiri Tolosan. Fitxategia eman ala ez Jakin-entzat ez zen izan arazo, hori da egia, baina bai harpidedunen fitxa bakoitzean genituen eskuz idatzitako «ohartxoak» fitxekin batera pasa ala ez. Zuzen gogoratzen banaiz, ohar horietan harpidedunarekiko gure harremanen historia «sekre tua»ren informazioa zegoen.
Nik neuk ez nuen Lur-ekin harreman programatikorik izan Jakin-etik. Baina gogoan dut Lurren aurretik nola jo genuen Iñaki Beobiderengana, liburu kontuetan baitzebilen hau; berari nola proposatu genion gure planak aurrera eramatea. Ez zigun aurrerabiderik eman.
Planifikazio hori bideratzeko, hain zuzen ere, idazleen elkarte bat proposatzen zuen Jakin-ek bere editorialean. Eta hori gauzatu nahian, Alvaro del Valle Lersundirengana jo genuen Karlos Santamariak, Rikardo Arregik eta hirurok. Amigos del País-eko buru zen Alvaro del Valle Lersundi, oker ez banago. Gestio horrek ere ez zuen aurrera egin.