Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

 

1966an, Salbatore Mitxelena hil zela eta, honela gogoratzen dio Pedro Rocamorak Jose Artetxeri, hogei urte lehenago, 1947ko irailaren 9an, berak, Itxaropena argitaletxeko Patxi Unzurrunzagak eta hirurak izan zuten elkarrizketa. Entrebista horretantxe lortu zuten, hain zuzen ere, Salbatore Mitxelenaren Arantzazu poema eta Orixeren Euskaldunak poema publikatzeko baimena.

        Honela idazten dio Rocamorak Artetxeri Lisboako Espainiako enbaxadatik:

 

La evocación de esta entrevista que tuvimos con Icharopena en mi casa de Zarauz, me confirma lo generoso de su afecto, al que yo quiero corresponder manifestándole, en estos momentos, mi más profunda gratitud. Ciertamente que eran aquellos tiempos más difíciles que los actuales. Pero le aseguro que fue para mí una inmensa satisfacción romper aquellas trabas y mitigar aquel rigor con que el pueblo vasco veía limitada la proyección literaria de sus creaciones vernáculas. (Lisboa, 19-1-1966).

 

        Pedro Rocamora Propagandako burua zen Francoren hirugarren gobernuan, eta beraz, liburuen alorrean (eta zentsuran) arduradun nagusia. Delegatu nazionala deitzen zitzaion, delegatu probintzialari kontrajarriz.

        Zarautzen etxea omen zuen Pedro Rocamora honek, eta bertan igarotzen zituen udak. Dirudienez nahikoa harreman zuen hemen. Behin eta berriz ikus daiteke bere eskua. Bera izan omen zen Egan faszikulu gisa ateratzea proposatu zuena. Gauza bera egin zuen Aránzazu Arantzazuko aldizkariarekin.

        Zergatik? Non dago trikimailua? Prentsako burua Tomás Cerro da eta aldizkariak honen mende daude. Antza denez, oso itxia zen hau euskararekiko. Euskaraz argitaratu ahal izateko ez zuen inolako baimenik eman nahi. Ikusiko dugu aurrerago zer nolako mezuak igortzen zizkien aldizkariei.

        Honen aldean eskuzabal jokatu zuen Rocamorak. Tomas Cerrok ez du uzten euskaraz publikatzen; bidea erraztu egiten du, aldiz, Rocamorak, administrazio-eremuz aldatu eta berera pasatzeko aukera emanez. Tomas Cerro horrekin haserretu zen ala ez, hori ez dakit. Donostiako Prentsa eta Propagandako delegatuari ez ziola batere graziarik egin, hori badakigu. Luis Dotres da oso konforme ez dagoen delegatu hori.

        Badakigu jakin, autoreek eta Patxi Unzurrunzagak kontatuta, zenbait liburu Rocamoraren interbentzioari esker lortu zirela (eta horrelaxe bakarrik lor zitezkeela, uste dut nik). Adibidez, Orixeren Euskaldunak, Salbatore Mitxelenaren Arantzazu, euskal poema, Bera-Mendizabalen Hiztegia, Jon Etxaideren Alostorrea, Txomin Irigoienen Bizi, Aramiren liburuaren itzulpena. Erdaraz ere badira Rocamorak lagundutako batzuk.

        Nola jakin zergatik jokatu zuen horrela Rocamorak? Amigos del País-ekoen eraginez? Zarautzen oporrak pasatzen zituelako? Politika «irekitzailea» ezarri nahi zuelako?

        Azken hipotesi hau frogatu nahirik nenbilela, Josefa Gallofré ikerlari katalanari aipatu nion Rocamoraren espiritu irekiarena. Ezina zela, esan zidan, berak zentsura-paperetan aurkitu zuen Rocamora antikatalanista sutsua zela. Horregatik diot ez dakidala nola baloratu Rocamoraren jarrera. Erositako prezioan saltzen dut. «Borondate oneko gizona», deitzen dio Jose Artetxek.