Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Hogei urte hauetan zentsuraren aparatuak hainbat gorabehera izan du, gobernu-aldaketei lotuak gehienak edo denak.
Aldi honetako lehen gobernu-aldaketa 1957koa da. Francoren bosgarren gobernualdia da. Espainiako gizartean gorantz doan klase sozial berriaren ordezkari gisa-edo, Opuseko kideen sarrera gertatzen da. Gobernu berri honetarako egin den aldaketak esparru ekonomiko-industrialei egiten die jaramon, eta ez, kasurako, informazioari. Horrela, Arias Salgadok segitzen du MITeko buru, lehen bezain gogor.
Seigarren gobernualdian, 1962koan, bai gertatzen dela aldaketa! Arias Salgado ultrakontserbatzaile eta integrista kendu eta Manuel Fraga Iribarne jartzen du MITen Francok. Gaztea da, eta dinamiko eta berritzailearen fama dakar Fragak. Beroni zor zaio Fragaren lege izenaz ezagutzen den Ley de Prensa e Imprenta (LPI). Aurreko legea, gerra legea zen, 1938koa, baina aldaketarik gabe 1966 bitartean iraun du, 28 urtez. LPI honek aldaketa handixkoak dakartza, baina ez da lege liberala, ezta gutxiago ere.
Urte hauetako ezaugarri nagusien artean aipa genitzake: «mirari» ekonomiko europarra deitzen dena, turistak Mediterraneoko kostara masiboki joaten hasten dira, Espainiatik askok irteten du lan bila, atzerriko dirua gero eta gehiago sartzen ari da Espainian. Garapen Planaren gobernualdi izendapenaz ere ezagutzen da hau, eta bertan Opuseko kide gehiago sartu da.
Frankismoa bidegurutze batean dago: alde batetik, modu kontrolatu batean bada ere, mugak eta legeak zabaldu egiten ditu (turisten sarrera, prentsa-lege berria, CEEn sarrera eskatzea), eta bestetik Grimau komunista eta Granados eta Delgado anarkistak exekutatu egiten ditu, TOP (Tribunal de Orden Público) beldurgarria sortzen du, salbuespen-egoera ezartzen du.
Aldi honetako hirugarren gobernu-aldaketa, 1969koa, birmoldaketa da, izan. Gobernuko kartera guztiak Opusen eskuetara pasatzen dira. Manuel Fraga erori egiten da, Matesako eskandaluaren erruz, omen. Fragaren tokian Sánchez Bella ultrakontserbatzailea jarriko du Francok. Borroka eta istilu urteak dira hauek, alde guztietatik: langile, ikasle, intelektual, talde armatu (ETA, FRAP)... 1970ekoa da Burgosko epaiketa.
1973an beste gobernu-aldaketa bat egiten du Francok, eta bere segida ziurtatu nahian Luis Carrero Blancori ematen dio Presidentzia. MITeko buru Fernando de Liñan y Zofío jartzen du honek, Opusekoa hau ere. Gobernu honek 6 hilabetez bakarrik iraungo du, urte bereko abenduaren 20an ETAk hil egin baitzuen Carrero Blanco.
1974ko urtarrilean Carlos Arias Navarrok jasoko du gobernua eratzeko enkargua. Pío Cabanillas jarriko du honek MITeko buru. Irekiegia omen zelako, hamargarren hilabetean kendu eta León Herrera hautatzen du Arias Navarrok. Herreraren zuzendari gisa Miguel Cruz Hernández dator. Bi hauek prestatu zuten Liburuaren Legea.
Azken urte hauek zailak dira frankismoarentzat. Franco gaixo dago, Europako diktadura bakarra berea da orain, 1974an Portugalgo eta Greziako diktadurak pikutara baitoaz. Arias Navarrok ezina lortu nahi du, erregimenaren autoerreforma, baina porrot egiten du.
Egoera politikoa baloratzeko neurgailu egokia da urtealdi hau nola amaitu zen konstatatzea. 1975ean gaude: Bizkaia eta Gipuzkoan salbuespen-egoera (apirilak 25), Terrorismoaren prebentziorako legea (abuztuak 27), FRAPeko hiru kide eta ETAko biren fusilatzea (irailak 27), Franco diktadorearen heriotza (abenduak 20).
Mundua, eta gure mundua, izugarri aldatu da 20 urteotan. Urte emankorrak izan dira, eta konfliktibitate handikoak, eredu-borroka bat baitago azpian. Khrustxev, Kennedy eta Joan XXIII.aren urteak dira; Aljeria eta Afrikako beste hainbat herriren independentziarenak; komunismoan eta katolizismoan multizentrismoarenak.
Gertakari gutxi batzuk gogoratze-aldera, hona zenbait: Fidel Castro Habanan sartzen da (1959), ETA sortzen da (1959), Munichen Mugimendu europarrak Biltzarra egiten du (1962), Kontzilio Vatikano II.a (1962), Entziklika famatuak (Mater et Magistra, Pacem in Terris, Populorum Progresio, 1961-67 bitartean), Vietnamgo bonbardaketaren hastapenak (1964), Txinako iraultza kulturala (1966), 68ko Maiatza (1968), Luther Kingen erailketa (1968), Krabelinen iraultza Portugalen (1974), eta abar.
Urtealdi hau luzea da, eta hurbilagotik ikusteko, hirutan banatu dut: 1956-63, 1964-68, eta 1969-75.