Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

«Franco-tar euskaltzaleak (?)»

 

Ez da nik asmaturiko izendapena. Jon Etxaidek izendatzen ditu honela, galdera-marka eta guzti. Posible ote da, izan ere, frankista izatea eta aldi berean euskaltzalea? Horra Jon Etxaidek bere buruari egiten dion galdera.

        Etxaidek seinalatzen dituen frankista hauetan gutxi batzuk dira falangista. Normalean tradizionalistak dira, integristak, ACNPko katolikoak, monarkikoak... eskuindarrak, hitz batean. Falangista batzuen laguntza ere badute, Gonzalo Manso de Zuñigarena, Arabako Falangekoa berau, edo Antonio Tovarrena, Mugimenduko kontseilaria. Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País izenekoaren inguruan biltzen dira Gipuzkoan.

        Elkarte honek 1945ean buletina publikatzen du, Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, inbestigaziorako. Hainbat ikergai aipatzen dituzte, hala nola arkeologia, arkitektura, bibliografia, etnografia, biografia, historia, linguistika, musika, eta abar.

        Baimena eskatzeko orduan aurkezten den lankide-plantilla ez da nolanahikoa: Julio Urkixo, Joakin Irizar, José María de Areilza, Peñafloridako kondea, José M. Díaz de Mendíbil eta Javier Ibarra Bergé, Gonzalo Manso de Zuñigaren zuzendaritzapean. Gerente eta administratzaile gisa Joaquín Muñoz Baroja agertzen da.

        Bi buru zituen talde honek, Ciriquiain Gaiztarro eta Manso de Zuñiga, eta bi laguntzaile, Pedro Rocamora Propagandako delegatu nazionala eta Antonio Tovar. Euskal gaietara hurbiltzeko saio bat baino gehiago egina zuten, batez ere zientziaren bidetik. 1945ean Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País sortu zuten. 1947an argitaletxe bat: Biblioteca Vascongada de los Amigos del País. 1949an, azkenik, natur zientzietarako Munibe aldizkaria plazaratu zuten.

        Hori guztiori erdaraz.

        Baina literatur sorkuntzari ere ez zioten muzin egin nahi, eta Egan eratu zuten 1948an, gaztelaniaz eta euskaraz.

Egan ez da propioki aldizkaria, ez da autonomoa, Boletín-arekin batera, hiruhilero, aterako litzatekeen literatur koadernoa baino. Buletinaren espiritu bera izango du, eta gainera zuzendaritza, erredakzio eta administrazioa ere bera.

        Zertarako sortu zuten, beraz, Egan? Ez da duda handirik Gonzalo Manso de Zuñigaren hitzetan. Gero zer bilakatu zen, hori besterik da. Beste batzuen meritua ere bai. Honela idatzi zion baimen eske Boletín-eko zuzendariak Propagandako delegatu nazionala zen Pedro Rocamorari:

 

Habremos de publicar en él, estudios literarios y poesías y cuentos en castellano y en vascuence, tanto para combatir el vascuence de laboratorio que hicieron en su día los separatistas vascos como para no dejarles esta lengua como bandera política pues tal es el uso que quieren hacer de ella, en sus publicaciones, los emigrados políticos que viven al otro lado del Pirineo.

 

        Are argiago azaltzen da, zuzendari berak Donostiako Prentsa eta Propagandako delegatu probintzialari egin zion idatzian, beraiek aldizkariaren «helburu espirituala» esaten diotena zein den: euskara antisabindarra bultzatu eta exilioko erresistentziak zeraman kultur lana oztopatu nahi zuten.

 

La finalidad espiritual que persigue la pretendida publicación es la de recoger, y encauzar dentro de las normas patrióticas de la Sociedad, a la juventud intelectual de las tres provincias vascongadas brindándoles una plataforma para sus actividades. Proyectábamos también, que algunas de sus páginas estuvieran escritas en vascuence —cuentos y versos—, un vascuence puro, sin arbitrarios neologismos de laboratorio, precisamente para tratar de desvirtuar lo que los separatistas hicieron en este sentido y para no dejar esta baza en manos de los enemigos pues al otro lado del Pirineo, los vasco-franceses en estrecha colaboración con los emigrados políticos han iniciado una intensa campaña en pro de los estudios vascos y creemos político que no debe dejárseles la exclusiva tanto por la desviación que podían dar a la propia naturaleza de los estudios como por lo que ello en sí pudiera suponer (...)ma.

 

        Ez da politikoki oso diferentea pare bat urte lehenago beren argitaletxeari eman zioten helburua:

 

Precisamente se constituyó la editorial con el propósito de difundir y divulgar la historia, tradiciones y costumbres del País Vasco, dentro del mayor rigor científico, para contrarrestar la historia amañada por partidismos que tanto daño han hecho en nuestra Patria, y sigue haciendo, en el extranjero, donde unos cuantos exiliados prosiguen su labor antipatriótica y demoledora. Los nombres de Joaquín Mendizabal, Conde de Peñaflorida, Don José María de Areilza y Don Javier de Ybarra y Bergé, entre otros, que constituyen el Consejo de la misma, son una garantía de los nobles fines que perseguimos.