Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Historikoki zuzena
Gaia da gutxiena: politika izan, historia izan, kultura izan, ekonomia izan, zentsurak mamu bera ehizatzen du beti: euskal abertzaletasuna. Beste modu batera esanda: nazionalismo espainiarraren ortodoxia bere adar guztietan defenditzen du zentsurak. Nazionalismo espainiarrari komeni zaiona, hori da zuzena; eta hortik aldentzen dena, txarra da, gaitzesgarria.
Historia, esate baterako, modu bakarrean konta liteke, ez edozein modutara; eta, Xabier Mendigurenek dioenez, ezin dakioke ukiturik egin «Espainiaren Historia Imperial Mitifikatu» hari. Majo frogatu zuen hori Xabier Mendiguren berak.
1976an, Iker taldearen enkarguz, Euskal Herriaren historia txiki bat, haurrentzat, prestatu zuen Xabier Mendiguren Bereziartuk: 16 bat ataletan banatua, fikziozko pertsonaien bidez gai historikoak azaltzen dira, «denboraren tunelaren» teknika baliatuz.
Borondatezko kontsultara aurkeztu zuen liburua Iker-ek, eta guztiz «gorritua» atera zen liburua handik. Hiru gai azpimarratu nahi dira batez ere: Euskal Herria eta Espainiaren arteko diferentziazioa; Espainiako Erregeak Gernikan egiten zuen zina; Nafarroako beherakadan Gaztelak izan zuen eskuhartzea. «Zuzenketa» hauetako batzuk Ametsik luzeena liburuan ere aurkitu ditugu.
Nik neuk liburua ez dut Alcaláko artxibotan aurkitu. Autoreak emanda dakigu honen informazioa:
Liburu hau 'Iker'-en aginduz egin nian eta aurre-zentsurara aurkeztu nian. Zuzenketak edo 'gorriketak' egin ondoren jatorrizkoa jasotzean, txunditurik geratu ninduan zenbat zuzenkizun zegoen ikusteaz. Ia ez zegoen kapitulurik zerbait gorritu gabe ez zeukanik.
Adibide batzu:
a) Elkanori buruzko kapituluan 'Sanlúcar de Barrameda Espainiaren hegoaldean zegoela' esatea ez zitzaioan ongi iruditzen 'Big Brother' hari. Espainiak Euskal Herriarekiko zuen lotura inondik ikusten ez zelako, nonbait. Gero herri honen deskribapenean xehetasun dickensiano samar batzu ematen nizkian jende aren bizimodu apalaz eta horri ere desmitifikatzaileegi irizten zioan.
b) Erregeak Gernikan foruak zin egiten ditueneko kapituluan, haur batek, protagonistetariko batek, 'Oid, oid, nobles vizcaínos' formula rituala entzutean zergatik gaztelaniaz ari diren galdetzen dik eta erregek euskara ez zekielako erantzutea ez zitzaioan ongi iruditzen zentsoreari, eta askoz gutxiago euskaldunen hizkuntza ez zekien bat berauen Jaun izan zitekeelako harritzea ere.
c) Nafarroaren beherakadaren kapituluan, lehenago aipaturiko arrazoi berberak errepikatzen hituen.
Bukatzeko, Faxismoak eskaini zigun Espainiaren Historia Imperial Mitifikatu hari ukituren bat egiten zion guztia desegokitzat azpimarratzen zian. Zuzenkizun hauek euskarazko testuan eginak zeudean. Bazekian euskaraz horretan aritu zenak.