Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Dozena erdi bat urtetako historialditxo honen interesa ez dago zertan azpimarratu. Carrero Blanco hil eta gero, ia-ia urtero egon da gobernu-aldaketaren bat.
Historialditxo hau Adolfo Suárezen lehen gobernuarekin (1976ko uztailak 7) hasten dela esan genezake: Turismo eta Informazio Ministerioko buru Andrés Reguera Guajardo jartzen du Suárezek eta Director General de Cultura Popular Miguel Cruz Hernándezek segitzen du.
Hurrengo urtean (1977ko uztailak 5), beste gobernu bat dator, Suárezen bigarrena. Egituraketa administratibo berria da nobedade: MIT famatua desagertu eta Kultura Ministerioa sortu da, eta honen buru lehen bota zuten Pío Cabanillas da; Liburuaren zuzendari nagusia, Terceiro da orain.
Bi urte eskasera (1979ko apirilak 5) aldaketa berria, Suárezen hirugarren gobernualdia: Kultura Ministerioko nagusia Manuel Clavero Arévalo da eta Director General del Libro y Bibliotecas Joaquín Entrambasaguas, lehenago zentsore izana.
Gobernu-aldaketa berria hurrengo urtean (1980ko azaroak 8) gauzatzen da: Kulturako Ministerioa Ricardo de la Ciervari eman zioten, hau ere zentsore izana, eta Joaquín Entrambasaguasek Liburuaren zuzendari nagusi jarraitu zuen. Biak, hortaz, zentsore ohiak.
1981eko otsailaren 23arekin lotuta dagoen Leopoldo Calvo Soteloren gobernuan, Kulturako ministroa Iñigo Cavero Latallade da.
Eta azkenik, Felipe Gonzálezen lehen gobernuan (1982ko abenduak 1), Javier Solana da Kulturako ministro sozialista. Gobernualdi honetan deuseztatu zen salmentan jarri aurretik liburuak administrazioan aurkezteko obligazioa.
Ikusten da zein aldakorra den egoera politikoa urte hauetan. Zentsurari dagokionez, goiko karguak aldatzen dira, politikoak. Baina egonkortasun handia dago behean, zentsoreen plantillan, adibidez. Kontrol administratiboaren iraupena bermatzen duen gizon bat bada, zentsoreen gainetik dagoena, edo nahiago bada hauen buru: Antonio Barbadillo Gómez. Zerbitzuburu zen aurrena, gero Erregimen Editorialeko buru eta, azkenik, Promozio Editorialeko arduradun. Honek kontrolatzen ditu zentsoreak.
Trantsizioa deitzen zaio Franco hil osteko garai honi. Trantsizioa, hitzak berak dio zer den, segida, eta ez etena edo ebakia. Edozein modutan ere, erregimen zaharreko erakunde eta legeen desmantelamentu, mailakatu eta progresiboa bizi dugu aldi honen lehen urteetan. Gogoratzearren, lehen urteotako urratsak aipatuko ditugu.
1976an: bilera eta manifestazio-eskubideak arautzeko lege-proiektua, asoziazioen lege-proiektua, Bizkaia eta Gipuzkoarako kontzertu ekonomikoak abolitzen zituen 1937ko legea derogatzeko lege-proiektua, alderdi politikoak (marxistak salbu) onartzeko lege-proiektua, erreforma politikorako legea, Euskaltzaindiaren onarpena, «eskualde-hizkuntzak» irakaskuntzan sartzea, euskal izenak erregistroan sartzea, eta abar; 1977an: ikurrinaren legeztatzea, amnistia, Mugimendu Nazionaleko aparatu burokratikoaren desmantelamendua, LPIko bigarren artikulua indargabetzea, eta abar.
Eta hurrengo urteetan, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Autonomi Estatutua, Amejoramendu Legea, alderdi politikoak, sindikatuak...
Prentsaren panorama arras aldatzen da urte hauetan.
«1976, euskal kazetaritzaren urtea» izendatzen dute euskarazko aldizkariek, eta urte horretantxe hain zuzen aldizkari inportanteenak «newsmagazine» taxua hartu zuten Zeruko Argia-k, Anaitasuna-k eta modu apalagoan Goiz Argi-k.
Urte berean (1976) hiru aldizkari elebidun sortu ziren: Punto y Hora de Euskal Herria Iruñean, eta Garaia eta Berriak Donostian. Azken bi hauek (ESBri eta EPKri lotuak, hurrenez hurren) urtebete geroago desagertuko dira.
Hurrengo urtean, 1977an, jaio dira Deia eta Egin egunkari abertzaleak. Garai honetan hil direnen artean daude: La Voz de España, Unidad, biak Mugimendukoak, hots, ofizialki frankistak. Garai berean jaio eta hil direnetan, aldiz: Ere astekaria (1979-81), Tribuna Vasca egunkaria (1982-83), La Voz de Euskadi eta La Tarde (1983-84)
Aldizkarien artean ere bada berririk: Jakin 1977an berrargitaratu da. Urte berekoak dira Zehatz, Ipurbeltz eta Gaiak. Muga, elebiduna, 1979koa da.
Argitaletxeen munduan ere ez da aldaketarik falta. Laburbilduz esan genezake dibertsifikatu egin direla editorialak, indartu eta produkzio-aparatua profesionaldu, liburu funtzionala egitera jotzen dela orain, eta liburu pedagogiko-didaktikoa sistematikoki lantzen dela. Aurreko urteetako argitaletxe haiek, kultur talde ideologizatuetan oinarriturikoak, askoz profesionalagoak dira orain.
Titulu-ekoizpenak ez du zerikusirik orain artekoarekin. Urteko 263 liburu ateratzen da orain. Gaien aldetik ere aniztasuna da oraingo berezitasuna. Gaur egun oraindik mantentzen duen gai-egitura hartzen du produkzioak. Hazkunde handia du haur eta gazte liburuak; irakaskuntza-liburuak eta euskara ikastekoak beste horrenbeste. Lehengo nagusitasunik ez du orain literatur liburuak, nahiz eta zifra absolututan gehiago publikatu.
Protagonismoa eta indarra galtzen dituena liburu soziopolitikoa da, saiakera. Bizitasun eta konfliktibitate garaia da hau, eta liburu soziopolitikoa (egoeraren lekuko gisa edo politikoki eragiteko moldatua) erdaraz egiten da orain, euskara abandonatu duela.