Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Aldizkarietan ere gaia da arazo

 

Argitaratzera zer eman eta zer ez eman, hori Administrazioaren esku dago. Bai liburuetan, bai aldizkarietan, eta berdin irratigintzan. Zentsurako aparatuaren bidez kontrolatzen du aginteak produktua. Baina zentsura azken orduko kontrol-mekanismoa da, testua moldatu ostean edo produktua fabrikatu ondoren exekutatzen dena.

        Administrazioaren kontrola lehenago hasten da, ordea.

        Produktu hori, liburu hori, aldizkari hori fabrikatzeko baldintzak ere Administrazioak jartzen ditu, argitaletxeen kasuan ikusi dugunez, enpresa-erregistroaren bidez, eta honen barruan «plan editoriala»ren bidez.

        Aldizkarietan ez dago edizio-planik. Hemen, «objeto» eta «finalidad» deitzen zaie; funtsean gauza bera da. Oso pasabide estua izaten baitzen hor Administrazioak jarri ohi zuena. Gizarte bizitzako hainbat alorretako gaiak erabiltzea debekatu egin ohi zitzaien aldizkariei. Edo hobeto (okerrago!): eremu jakin batzuk bakarrik aipa zitezkeen.

        Euskal aldizkariekin, gainera, politika are mugatzaileagoa izan du Administrazio frankistak. Baimena lortu nahi bazenuen ez idatzi politikaz, arazo sozialez, informazio orokorraz, goi-kulturako gai modernoez. Horien lekuan beste hauek jarri behar ziren: etnologia, folklorea, erlijioa, eta nahi adina sinonimo eta antzeko.

        Muga estuegiak ziren gaztearentzat, ezkerrarentzat, abertzalearentzat. Jakin aldizkaria da lekuko. Kultura, filosofia eta teologia tratatuko zituela deklaratu zuen Jakin-ek. Landu, ordea, 60ko hamarkadan gizarteak bizi zituen arazoak lantzen hasi zen, ausart xamar, eta bai zentsura jasan ere. Arazo berezirik gabe gai horiek paso librea zutela uste eta, gu animatuta aurrera. Eta halako batean, 1969ko abuztuan, erregistroko inskripzioa kendu egin zioten aldizkariari, baimendu gabeko gai-eremutan muturra sartzearren. Alcalá de Henaresko artxiboan, aldizkarien sailean ikertzen nenbilela, paper-mutur bat aurkitu nuen, 1968koa, Jakin-i zegokion dosierrean: «darles cuerda para que ellos mismos se ahorquen». Zer zen «soka» hori? Jakin urkamendira eraman zuena geure gai-esparrutik ateratzea izan zen. Lasai ez, baina libre xamar ari ginen gu sozialismoaz, marxismoaz, nazio-arazoaz, arazo sozialez. Arriskatu egin ginen, eta erori. Frankismoan, azken ordura arte, gaiak jorratzeko baimena kontrolpean zuen aginteak, batez ere zenbait gai librean jorratzea. Nork lor zezakeen gai hauek tratatzeko aldizkari-baimenik? Euskal aldizkariok ez, behinik behin.

        Neuk zuzenean bizi izan dudalako, aldizkariaren zuzendari gisa eta AGAn inbestigatzaile gisa, kontatu dut horren luze anekdota. Baina aldizkari guztiek nabigatu behar izan dute Eszila eta Karibdis hauen arteko pasabide estuen artean. Hona kasu pare bat:

        1962an, Zeruko Argia-k berrabiatu nahi duenean, Iruñeko delegatuak, Jaime del Burgok, espreski debekatzen dizkio gai politikoak:

 

...comprometerse a no mezclarse en asuntos y aspectos de orden meramente temporal, y, sobre todo en asuntos políticos que pudieran afectar a la unidad nacional.

 

        Franco hil eta gero ere lepo beretik du burua Administrazioak. Goiz Argi-ri gai politikoak sartzea debeka diezaiola eskatzen dio Donostiako delegatuak Prentsako asesoria juridikoari:

 

Esta Delegación Provincial considera que, teniendo en cuenta el objeto y la finalidad de la publicación y el carácter conflictivo que últimamente presenta, no debe autorizarse la inserción de temas políticos.

 

        Gai murriztapenarekin «jokatu» behar izan dute aldizkariek frankismo osoan. Euskal Herrikoak, eta besteak. Euskal aldizkariek, gainera, badute beste oztopo bat: frankismoak ez diola estatus kulturalik onartzen euskarari, alegia. Gauza bat da euskara gai apaletan erabiltzea, gai erlijiosoetan, gai etnikoetan, eta beste bat goi-kultura, zientzia, filosofia euskaraz idatzi nahia.

        Jesuiten Mensajero del Corazón de Jesús aldizkariak Deya izeneko gehigarri bat atera nahi du euskaraz. 1960an gaude, eta oso atzean gelditu dira (ustez) protofrankismoko urteak. Aldizkariaren zuzendari izango denari MITeko goi-kargu den Adolfo Muñoz Alonsok idazten dio euskararen erabilera gai erlijioso herritarretara espreski mugatu beharra azalduz. Alturako gaietarako alturako hizkuntza behar da, espainola:

 

No le oculto que entra en mi propósito estudiar la fórmula que lleve a la conclusión de una autorización en lengua vasca, siempre que los temas tratados en este Suplemento sean exclusivamente religiosos populares y que en lo que pudieran considerarse temas de más alto alcance teológico vayan acompañados en la lengua nacional.