Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
«Zentsura» kakotxen artean
Franco hil ostean ba al dago zentsurarik?
Adiera juridiko estuan orain baino lehen desagertu zen zentsura: 1966tik aurrera ez dago zentsurarik. Baina esana dugu Fragaren Legeak hitza kendu zuela, ez honen izaera: kontrola. Borondatezko kontsulta utzi zuen aukeran eta aurretiazko depositua obligazioz, eta gainera osorik mantendu zuen zentsura-aparatua. Denominazioa edozein dela ere, zentsura da hau. Izanak izena behar du (edo behar luke).
Eztabaidagarriago da zentsuraren adiera 1977-78tik aurrera.
Adierazpen askatasunari dagokionez bi lege guztiz inportanteak daude aldi honetan: 24/77 Dekretu-Legea eta Nazio Espainiarraren Konstituzioa.
1977ko apirilaren bateko Dekretu-Legeak adierazpen askatasuna arautzen du. Bi helburu ditu nagusiki, une hari osoki lotuak: herritarrei zegokien informazio askearen eskubidea eta, aldi berean, hauteskundeetan libreki esku hartu ahal izatea. Adierazpen askatasunaren mugak dio legeak Kode Penalean daude eta ez zentsuraren esku. Bestalde, LPIko bigarren artikulu eztabaidatua indarrik gabe uzten du.
Nazio Espainiarraren Konstituzioa 1978ko abenduaren 6an onartu zen erreferendum bidez. Lege honen 20. artikuluaren izenburuan «adierazpen askatasuna» dago. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gainera, Administrazioari debekatu egiten dio aurretiazko zentsura praktikatzea eta argitalpenen sekuestroa egitea.
Eta, hala ere, zentsura kontzeptua berariaz mantendu egiten dut, komatxoen artean bada ere. Orain zentsura «bijilantzia» da beste ezer baino gehiago.
Aipaturiko dekretu eta lege horien bidez lortu den normalizazio politiko, juridiko, kultural eta linguistikoak gutxietsi gabe, egin diren urratsak banan-banan aitortuta ere, 1983 arte mantentzen dut zentsuraren bizialdia.
1983ko ekainaren 17ko sententzia batean erabakitzen du Auzitegi Konstituzionalak Nazio Espainiarraren Konstituzioak indargabeturik utzi zituela LPIren 12. eta 64. artikuluak.
Gertakari mailan ez dakit justu zein urtetan deuseztatu zuten zentsoreen aparatua. UCDk berak azkenetan zegoela agian, horko langileak han eta hemen kolokatu ahal izateko. Niri neuri zentsore-ohiak ikustea tokatu zait Atzerri Ministerioan, Liburu eta Liburutegien Sailean, Biblioteka Nazionalean. PSOE 1982an jarri zen agintean, eta uste izatekoa da ez zuela onartuko zentsura aparaturik.
Euskal liburuei dagokienez, zentsoreen azken atzaparkadak 1981ekoak dira. Epokarik gloriosoenean bezala lan egiten dute Arana Goiriren Bizkaia por su independencia eta Gurutz Jauregiren Ideología y estrategia política de Eta. Análisis de su evolución liburuak aztertzen dituztenean.
Itzul nadin gaira: zentsuraz mintza gaitezke, bai ala ez?
Baietz diot nik, eta arrazoi hauengatik:
- Dekretu eta lege guztien azpitik argitalpen unitarioen azterketak berdin jarraitzen du.
- Zentsurako aparatuaren barruan, liburu-aztertzaileek, zentsore txostengileek, lehen bezala segitzen dute lanean. Areago: indartu egin da zentsoreen taldea, eta kualitatiboki hobetu.
- 24/77 Dekretu-Legearen alderdi normatiboak ez dakar mejora handirik euskal liburuaren zentsurara. Fragaren Legearen bigarren artikulua derogatzen du, hori bai. Baina normatiba berriaren arau gehienek Euskal Herriko konfliktibitatea azpian hartzeko pentsatuak dirudite.
Lege berrian lau irizpide dira nagusi, hiru politiko, eta morala bat. Irizpide politikoak hiru hauek dira: Espainiako batasuna, Erakunde monarkikoari eta Errege-Familiako pertsonei begirunea, eta Indar Armatuen prestigioa edo izen ona. Irizpide moralak pornografian bakarrik aurkitzen du argitalpena sekuestratzeko motiboa.
Irizpide morala dela eta, arkatz gorriaren markak izan dituen obra askorik ez dut aurkitu aldi honetan. Galtza bete lan izan dute zentsoreek, ordea, «politikoki zuzenak» ez ziren lanak zentsuratzen. Eta hori, zentsura ez bada, zer da?