Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Jon Etxaideren desgiroa

 

Urte hauetaz ari delarik honela dio Jon Etxaidek: «Nik giroa baino desgiroa esango nioke hobeto guk euskal lanari ekin genion denbora tristeari». Desgiroko euskaltzale eta idazle militantea dugu Jon Etxaide.

        Urte hauetako idazle peto-petoa da Etxaide. 50eko hamarkadan, guztira, 5 obra argitaratu ditu: Alostorrea (1950), Purra! Purra! (1953), Joanak-Joan (1955), Pernando Plaentxiatarra (1957), eta Amasei seme Euskalerriko (1958).

        Bi libururekin izan omen zituen arazoak, kontatzen du berak Zeruko Argia-ko 1979ko entrebistan (827. zenbakia), Purra! Purra! ipuin-bildumarekin eta Joanak-Joan eleberriarekin. Nik Purra! Purra!-ren notiziak bakarrik kausitu ditut zentsurako artxibotan.

Purra! Purra!-ren ibilbide administratiboa 1951n hasten da eta 1953an bukatu, hasi eta 21 hilabete geroago. 1951ko azaroaren 3an Itxaropena argitaletxe zarauztarrak Gipuzkoako Prentsa eta Propagandako delegatuari aurkeztu zion eskaria, jatorrizkoaren bi kopiaz lagundua. Hilabete geroago bidaliko du delegatuak Madrila. Eta eskariari itsatsia Etxaideren polizia-txostena.

        Idazle zein editore bat susmagarria-edo zenean, oso berandura arte beti lagundu izan dio eskariari txosten politiko-sozial deituriko polizia-fitxak. Hasieran Falangeak eta gero Guardia Zibilak, polizia politikoak, gobernadore zibilak edo Ministerioko delegazioak berak moldatu izan dituzte txosten hauek.

        Etxaideri buruzko txosten politiko-sozialak bi multa aipatzen ditu, eta biek dute euskal motiboa, nolabait esan. «Propaganda contraria al Régimen» da bat, hots, Jokin Zaitegiren Euzko Gogoa eta Isidoro Fagoagaren Gernika exilioko aldizkariak zabaltzea, Iparraldetik hona pasa ondoren. Multaz gainera, atxilotua izan zen eta kartzelan sartu zuten. Hilabete t'erdiz eduki zuten giltzapean, lehenengo Martutenen eta gero Gasteizko kartzelan.

        Bigarren multaren zioa luze eta zabal kontatua du berak. Exilioko aldizkari batean idatzi zuen Zer gertatu zen Santo Tomás egunez izeneko artikulua.

        1947ko Santomasetan, Donostian baserritarren eguna ospatzen zela eta, Aurrezki Kutxak antolatu zuen Aroztegiren Arantza izeneko antzerki-lanak sekulako arazoak izan zituen. Emanaldi bakarra egin ahal izan zuten, eta hori ospatzeko, antzezle eta antolatzaileen arteko bazkaria antolatu zuten Zubietako Dana-Ona jatetxean. Hori antolatu izana zigortu zioten, hain zuzen, Etxaideri.

        Itzul nadin, baina, Purra! Purra! liburuaren zentsuraren historiara.

        Urte bereko (1951) abenduaren 19an Maximino Batanero zentsoreak ipuin-bilduma debekatzea proposatzen du, arrazoi hauengatik:

 

Suspendida en atención tanto a la personalidad del autor —de antecedentes contrarios al Régimen—, como del contenido de la obra —cuentos sucios—.

 

        Batanero zentsoreak ez daki euskaraz.

        Abenduan bertan ematen zaio ezetzaren berri argitaletxeari, eta honek egileari. 1952ko urtarrilaren 2an Itxaropenak material guztia itzultzen dio autoreari, Madrilen gelditu den bi aleetako bat salbu.

        Badirudi hemen amaitu behar duela historiak. Etxaidek berak dio, gainera, jada etsita zegoela. Baina Jose Artetxek zirikatu zuen, eta 1953an beste tramitazio bat hasi zuen. Baina oraingoan ez Itxaropenaren bidez eta ezta Donostiako Delegazioan ere. Zuzenean Madrila jo zuen, Nemesio Leal bere lagun falangistaren bitartez. Etxaidek berak kontatzen du gerokoa:

 

Nik etsi nion argitaratzeari, baina Jose Artetxe beti zirika ari zitzaidan ez nuela etsi behar, borrokatu egin behar zela lortu arte edo lehertu arte. Nik, ordea, esaten nion, eragin haundiko pertsona baten bitartekoa aurkitzen ez banuen, ez nintzela saiatuko. Eta horra bat-batean Nemesio Leal-ez gogoratu.

Beraz, banizun gizona, eta gutun bat egin nion. Berehalaxe erantzun zidan esanaz, ahalegin guztiak eginen zituela Donostian ukatu zidaten baimena Madrilen lortzeko (bera eskuarki Madrilen bizi zen eta udaldietan etortzen zen Donostiara), eta bidal niezaiola originala. Baina Madrilen ere berak espero ez zuen oztoporik aurkitu zuen. Alegia, bere adiskideek esan zioten baimena emango zidatela, baina liburuaren erdal-itzulpena igorri behar niela. Baina ni ez nengoen horretarako. Batetik, hartu behar nuen lanak ez zuela merezi iritzi nion —azken finean ipuin zelebre farreragingarri batzuk besterik ez baitziren—, eta bestetik, umilazio lotsagarri horretatik ez nuen pasatu nahi. Agertu nion Artetxeri nire asmo sendoa, baina honek ez zidan barkatu: 'Atera egin behar dezu, itzulpen eta guzi'. Nik berriz ezetz eta berak baietz, eta berak itzuliko zizkidala zenbait ipuin. Eta horrela gelditu ginen hiruzpalau lagunen artean liburua itzultzeko. Eta baimena berehala etorri zen.