Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Zentsura ez du frankismoak asmatu

 

Aurretiazko zentsura ez da frankismoaren asmakizuna. Ez. Eliz jatorria du aurretiazko zentsurak. Inprimategia asmatu eta berehala ezarri zen, prebentziozko neurri gisa. Alejandro VI.a aita santuak liburuentzako aurretiazko zentsura zabaldu zuen, herrialde katoliko guztietan ezartzekoa, 1501eko ekainaren 1eko data daroan inprentako dekretuaren bidez. XVIII. mendera arte estatu gehienek indarrean izan zuten.

        1502ko uztailaren 8ko arau baten bidez ezarri zuten Espainian Errege-erregina Katolikoek. Liburua egin edo beste erresumetatik ekarritakoa zabaldu aurretik lizentzia eskatzera behartzen zituen inprimatzaile guztiak. 1812ko Cadizko Gorteek deuseztatu arte indarrean izan zen. Fernando VII.ak berriz ezarri zuen, eta Sagastaren alderdi liberalak proposatuta ezabatu zen 1883an.

        Ley de Policía de Imprenta izena du 1883ko lege honek. Eta orain bitxikeria bat: lege hauxe da frankismo garaian, 1966 arte, inprenta-lege gisa indarrean izan dena. Prentsari buruzko lege bat izan du frankismoak, 1938koa, baina ez du izan liburuari buruzko legerik oso berandu arte. Paradoxa dirudi, frankismoa lege liberal batetaz baliatzeak, baina disposizio gehien-gehienak derogaturik zeuden hasieratik, 1958ko Ministerio de Información y Turismoko (MIT) ohar batek dioenez.

        Francisco Franco agintera heldu aurretik ere, XX. mendean, zentsurak izan ditu bere gorabeherak Espainian. Primo de Riveraren diktaduran zentsurak agindu zuen; eta 1931ko Konstituzioak 34. artikuluan adierazpen eta zabalpen askatasunak bermatzen zituen arren, Errepublikak ere neurri asko hartu zituen adierazpen askatasuna mugatzeko, aldi batean edo zati batean.

        Esana dugu eliz jatorria duela aurretiazko zentsurak, eta frankismoak Elizari asko kopiatu dio kontuotan. Elizak bazuen liburu on eta gaiztoak bereizteko sistema bat: Index zuen izena. Zentsura frankistak ere antolatu zituen bere zerrendak: fitxa gorriak eta urdinak. Fitxa gorrietan zeharo debekatzen zituen liburuak zeuden. Fitxa urdinetan, aldiz, baimen berezi batez irakur zitezkeenak.

        Elizaren Index-ak badu bere bertsio espainola, nolabait esan. Bi liburu, bi jesuitek idatziak, eta biak euskaldunak: Pablo Ladrón de Guevara eta Antonio Garmendia de Otaola. Eta hauen liburuak: Novelistas malos y buenos (holaxe, «malos» aurretik), Ladrón de Guevararena; eta Garmendia de Otaolaren Lecturas buenas y malas a la luz del dogma y de la moral. Liburu hauek inkisitore modernoen, zentsoreen, eskuliburu ziren.

        Antonio Albizuk kontatu zidan, bera zentsurara sartu zenean, 1963an, erreferentzi liburuak-edo eskatu zituela, gida moduan erabiltzeko. Administrazioak berak egindako normatibarik ez omen zioten eman. Baina, bai, esan zioten jesuita baten liburua zegoela horretarako. Garmendia de Otaolaren liburua nonbait. Handik gutxira hiru ale erosi zituzten zentsoreentzat, zentsurako barne ohar batean ikusi dudanez.

        Ladrón de Guevararen hirugarren edizioa dut eskuetan, 1928koa. 2.115 eleberrigile epaitzen ditu, beti ere ikusmolde moralaren arabera. Alderdi estetiko edo literarioa ez du sekula santan abonatzen. Fedegabeko edo moralkontrako nobelisten alabantzarik ez du egiten —dio berak— helburu apostolikoen kontra legokeelako hori, tentaldian erortzera bultza dezakeelako norbait.

        Abiapuntu berean hasi eta ondorio bertsuetara iristen da bere jarraitzailea ere, Antonio Garmendia de Otaola. Honen ustez, Espainiako gaitzak oro liburuaren bidez iritsi dira. Inkisizioa deuseztatzean puskatu omen zen dikea eta europar uholdeak Pirinioetako mugak gainditu omen zituen, espirituentzat kaltegarri diren printzipioak Espainiaratuz: hots, liberalismoa, sozialismoa, sindikalismoa, komunismoa, entziklopedismoa, modernismoa. Eta, esandakoak esan ondoren, honela justifikatzen du zentsura, edo inkisizioa edo gerra zibila, auskalo zer:

¡Cuánto mal han hecho a la Humanidad los escritores sin conciencia y los libreros perversos! La maldad que ellos propinaron con alevosía a los incautos lectores forzó a los patriotas a la dura tarea de restablecer cruentamente el reinado de la verdad, de la libertad y de la ley.

 

No creamos que el peligro se alejó definitivamente. Siempre hay moros en la costa. El enemigo acecha el momento de volver a su faena predilecta de envenenar las inteligencias y trastocar las ideas.

 

        Titulu eta autore mordo bat agertzen da Garmendiaren liburukote honetan ere. Titulu bakoitzak bere balorazio morala edo erlijiosoa du. Autore askok ere bai. Miguel Unamuno eta Pío Baroja, kasu, bete betean jotzen ditu autoreak. Euskarazko libururik ez dakar.