Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Europara Espainiatik barrena

 

Euskal Herriak eduki baduen bokazio europarra, edo herrien Europarekiko jaiera, edo Euskal Herria/Europa zuzenean lotzea..., hori guztiori begi txarrez ikusi izan du zentsurak.

        Zentsuraren jarrera ezkorraren lehen lekukotasuna 1965ean aurkitu dut nik. Euzko Ixendegi/Nombres personales en Euzkera liburua dela eta. Elkarlanean osaturiko liburua da: liburuari izena ematen dion Arana Goiriren artikuluaz gain bederatzi lagunen artikuluak dakartza. 19 zenbakidun zentsoreak dioenaren arabera «forman el libro un conjunto de temas variados: Filología vasca, descripción geográfica, historia política de algunas regiones vascas, arenga pro conservación del vascuence». 19 zenbakia duen zentsorea Antonio Albizu da. Honen ustetan, debekatu egin behar da liburua. Hona bere irakurketa:

 

En las páginas 58 y 59 el autor quiere derivar de las razones históricas, biológico-racistas y lingüísticas hacia la invertebración directa del país vasco con Europa. Esto mismo lo hace exprofeso en el artículo titulado HACIA EUROPA que comprende las páginas 68 y 69. Y el artículo que comprende las páginas 82-84 con motivo del panegírico de un célebre vasco, plantea el problema de régimen especial de Alava y busca la propaganda para la recuperación del régimen perdido por Vizcaya y Guipúzcoa con motivo del levantamiento nacional.

El artículo HACIA EUROPA, páginas 68 y 69 debe eliminarse totalmente. Deben también suprimirse lo señalado en las páginas 58 y 59 y 83.

 

        Harritzekoa da nola ez den ezabatzen Arana Goiriren artikulua. Artikulu horrek hain zuzen, guztiz debekaturik dauden euskal «izen separatistak» proposatzen ditu. Lan politikoetan jarri du zentsoreak bere begia, begi zorrotza. Hiru artikulu dira, zehazki: herrien Europaren ikuspegia defendatzen dutenak bi; eta hirugarrena, Arabako foruen defendatzaile zen Ruperto de Urquijori egiten zaion omenaldia. Besteetan tatxadurak egiten ditu, baina artikulu batentzat bakarrik proposatzen du zentsoreak erabateko debekua, Hacia Europa izenekoarentzat. Arrazoia? «Rechazado por su postura de vincular al pueblo vasco con Europa directamente y no mediante el Estado Español».

        Aberrien Europaren barruan Euskal Herriak bere habia eduki dezakeela uste duelako ukatzen da Jean Louis Davanten Nekezari euskalduna argitara ematea, 1971n. Antonio Albizuk proposatu eta Antonio Barbadillok sinaturiko txostenak honela dio:

 

(...) Esto daría lugar a que las siete provincias vascas pudieran unirse dentro de ese contexto (la Europa de las Patrias), unificando todas sus actividades.

 

        Hurrengo urtean Xabier Mendiguren Bereziartuk ateratako Europako Ezker Berria (1972) liburuak ere arazoak izan zituen arrazoi berberagatik. Huskeria bategatik, azken batean. Liburu honen sarreran esaldi hau jarri zuen autoreak: «Norbaitek 1971ko Euskal Herri honetan, lantxo hau zertara datorren galdegin baleza, Europaren zati bat garela ez ahazteko eskatuko genioke».

        A zer nolako ondorioak ateratzen dizkion pasarte honi zentsoreak!:

 

(...) pretende presentar al Pueblo Vasco como algo que por sí mismo pertenece a Europa y no a través de España.

 

        Jose Lasaren Euskal Ikasgu edo Unibertsitateaz (1976) liburuan ere ikuspegi bera kritikatzen du zentsoreak:

 

Rehuye hablar del entroncamiento con España y habla del País Vasco como un pueblo que tiene derecho a ser directamente pueblo de Europa.

 

        Dirudienez, moral katolikoarentzat bezalatsu, bi eratako bekatuak daude zentsurarentzat: egin egiten diren ekintza gaiztoak eta egin gabe uzten diren ekintza onak. Biak dira bekatu. Euskadi/Europa bikotearen kasuan ere halatsu. Euskadi/Europa ezin da aipatu ere egin Espainia tartean sartu gabe. Gogoan dut Martin Ugaldek Txillidari egin zion elkarrizketa liburuari (Hablando con Chillida, escultor vasco, 1975) zentsoreak nola kritikatzen dion Txillidari bere espainiartasuna ez aitortzea: «Omisión clara de Chillida de ser español al expresar su nacionalidad 'vasco y europeo'«.