Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Hizkuntzaren alorrean

 

Euskarazko liburuaren argitalpena 1975 arte ez da legez normalizatu. Urte horretan onartzen da nolabaiteko hizkuntz aniztasuna edizio mailan. Baina de facto, Fragaren legeaz geroz, 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, normaltasunez bideratu da euskal edizioa. Hots, liburu bat euskaraz idatzia egotea ez da publikatzeko eragozpen izan.

        Liburuaz diodan hau ezingo nuke berdin baieztatu beste komunikabideei buruz. Irratiek eta aldizkariek, adibidez, traba gehiago izan dute; edo traba berak, baina luzaroago.

        Urte luzetan frankismoak liburuetan mailak bereizi ditu. Liburu-tipo batzuek zailago zuten bidea, beste batzuek baino zailago. Errazenetik zailenera honela azalduko nuke sailkapena.

        Argi berdea lortzeko traba gutxien maila apaleko liburuek dute: kristau-ikasbideak edo deboziozko liburuak, eta ahozko literaturakoak, bertso-liburuak.

        Maila bat gorago dago olerkia. Olerkiak ere nahikoa libre du pasoa, azken batean sentimenduak agertzeko modu bat baita, dimentsio sozial gutxikoa berez. Olerki sozialaren ordua iritsi zen arte. Aresti, Artze edo Gandiagarekin ez dute eskuzabaltasun bera erakusten zentsoreek.

        Nobela hurrengo mailan dago, altuagoan. Eta are gorago, saiakera. Pentsamenduak, gogoetaren maneiuak genero hauetan leku handiagoa du. Ez al da hori hizkuntza kultuari dagokion zeregina?

        Kasu berezia da, baina ildo berekoa, itzulpenarena. Zentsurak traba handiak jarri ditu itzulpenaren bidean. Erabateko debekua erabaki ohi zuen hasieran, nahiz eta erlijiozko liburuxka izan itzulitakoa. 1960ko martxoan oraindik galdezka daude zentsoreak, ea «hizkuntza dialektaletara» itzulpenik egiterik ote dagoen.

        Hizkuntz ikusmolde koherentea da hau. Izan ere, frankismoaren hizkuntz politikan hizkuntza kultua bat da, espainola. Euskara ez.

        Kaletik, pulpitutik eta katedratik —diote— espultsatu egin behar da euskara. Horretara dator lehen orduko hizkuntz zapalketa gupidagabea. Eta gero, hamar-hamabost urtetako sarraskiaren ostean, barealdia dator. Barealdia zer den? Euskarari bizitza begetatiboa egiten uztea, bere alde neurri positibo bat bakarra hartu gabe. Euskara apurka-apurka hil egingo zela kalkulatzen zuen frankismoak. Euskarak kaduzidade-data zuen, Unamunorentzat bezala Francorentzat.

        Ortografian eta lexikoan bi euskara bereizten ditu frankismoak oso berandura arte. Jatorra eta sasikoa.

        Jatorra zein den esan beharrik ez dago: herrikoa, betikoa, tradizionala, abertzaletasunaren kutsadura gabea. Espainola da.

        Sasikoa zein den ere bistakoa da: Arana Goiriren erreformak sortu zuena. Separatista da. Eta 1964tik aurrera, euskara batua da sasikoa. Frantsestua da hau.

        Hizkuntz aniztasuna, gurean, elebitasuna da. Baina kasu elebitasunari! Oso berandu arte ezin da elebitasunaz hitzik atera. 60ko hamarkadan hasten da elebitasuna kontzeptu bezala korritzen liburu mailan. Eta orduan ere kasu! Hizkuntza espainolari aitortu behar zaio lehentasuna. Lehentasuna eta begirunea. Gaztelania eta euskararen elkarbizitza horrek harmonikoa izan behar du, gaztelaniarekiko errespetuzkoa. Hizkuntz borrokarik ez!