Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Autodefentsa lotsagarria
Arkatz gorriaren biktimak, autoreak alegia, normalean editorearen bidez jakiten zuen bere testuko zentsuraren berri. Hots, testua osoki ukatua zen ala onartua, edota publikazioa onartuta ere, tarteko beste moduren bat aukeratu ote zuen Administrazioak.
Testua osorik onartua bada ez dago problemarik. Testua osorik baztertu badute, ez dago zer eginik. Kasu batzuetan, askotan, testua argitaragarria dela erabakitzen du zentsurak, baldin eta tatxadurak egiten badira, baldin eta seinalaturiko pasarte horiek ezabatzen badira. Zentsuraren inposaketa hauek «onartu» beste erremediorik ez zaio gelditzen autoreari.
Baina ukituak, aldaketak ugari direnean, eta autoreak berak horrela eskatzen badu, testuok berrikusi eta berridazteko aukera eman zaio inoiz idazleari. Eta orduan zentsoreak proposaturiko aldaketak edo ezabaketak bere eskuz egin ditzala agintzen zaio idazleari.
Idazleak jasotzen duen materiala ez da guk ezagutzen dugun hau, alegia, zer eta zergatik debekatzen edo tatxatzen zaion adierazten duena. Askotan asmatzen zaila ez bada ere, idazleak berak ez daki zergatik hartu diren erabaki horiek. Dakien gauza bakarra da zer aldatu behar duen, arkatz gorriz edo urdinez markatuta datorkiona. Hitz batez, ezabatu edo aldatu behar dituen pasarteak ezagutzen ditu, baina sekula ez zentsorearen txostena!
Autoreak bere lana egin duenean, bere testua aldatuz edo ezabaketa onartuz, testu «berriaren» proposamena atzera zentsurara bidali behar du. Autorearen aldaketak onartu ala ez, zentsuran erabakitzen da, eta gehienetan txostena egin duen zentsore bera izan ohi da erabakitzaile, eta ez hirugarren bat. Epaile eta aldi berean fiskala da orain zentsore-irakurlea.
Zein gogorra izan behar duen nork bere testua gogoz kontra aldatu behar hau! Jatorrizko testua idatzi duzunean, izan duzun autozentsurari zentsura bortitz hau erantsi behar zaio orain.
Honelakoetan zentsuraren sindromearekin jokatzea, ez da harritzekoa. Zentsore begi zorrotza eta buru estua duzu aurrean zure zeure jatorrizko testua moldatzen ari zaren bitartean, eta harentzat prestatzen duzu diskurtso «espainolista» ere.
Sistemak inposaturiko autodefentsa lotsagarri horretan salaturiko testuei esanahi ebidentea aldatzeraino iritsi dira autoreak, testuari indarra kendu nahian, tartean-tartean makina bat azalpen eta itzulpen bitxi emanez beren jatorrizko testuak esplikatzeko.