Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Langileak
Antolatu ahala, jendez hornitzen joan dira delegazioak. Normala da. Adibidez: Gipuzkoako Delegazioan Fernando Urrutiak, 1942an, 6 laguntzaile zituen. Hogeita bi urte geroago, 1964an, José Ramón Aparicioren aginduetara 18 lagunek lan egiten zuten.
60ko hamarkadaren erdialdera nola osatzen ziren Delegazioetako plantillak bildu dut hemen.
BIZKAIAN
1966an, Bizkaiko Delegazio Probintzialean 19 lagunek dihardute; garbitzaile eta guzti dira 19. Inspektore lanetan Artilleriako komandante bat dago, Manuel Cebrián Saiz; atezain gisa lan egiten duena Felix Santiago Simón da, polizia. Jose Lorenzo Madina Isasa ere plantillan agertzen da, behin-behineko kolaboratzaile gisa. Euskarazko lanak zentsuratzeko dago. Radio Juventud de Vizcayako zuzendaria, Constantino Jiménez González, Prentsako inspektorea da.
Bi funtzionario 40ko hamarkadaz geroztik daude bertan.
Goi mailako ikasketak egindako bost daude, horietatik hiru Zuzenbidea egin dutenak; delegatua bera, Zarzalejos, fiskala da; apaiz karrera egin duen bat dago, euskaldun bakarra; eta peritu industrial bat ere bai. Batxilergoa dute beste hiruk.
GIPUZKOAN
19 lagun ditu Gipuzkoako Delegazioak 1964an. Militarrik gehien bertan daude, Euskal Herriko delegazio guztietan gehien: Fernando Balbás Aguado, Infanteriako koronela; Juan Requena Abadia, Infanteriako koronela; Angel Casadamón López, Ingeniarietako teniente koronela; Manuel Carque Gascón, Ingeniarietako komandantea.
Casadamón eta Carque, militarrak biak, Prentsa Zerbitzuan daude. Hauek behar dute izan Jakin-ekin joaten nintzenean hainbeste sufriarazten nindutenak!
Prestakuntza akademikoa Bizkaikoa baino txikiagoa dute. Bik bakarrik dituzte goi mailako ikasketak: Zuzenbidean lizentziatua da bat eta peritu merkantila bestea. Beste batek Magisteritza egina du, eta laugarren batek batxilergoa.
Prentsako bi inspektore Ministerioan daude 40ko hamarkadaz geroz. Cecilio Fernández Martín, interpretea, 1939 ezkero dago bertan.
Bitxia da Gipuzkoako Delegazioan euskararako zentsorerik ez agertzea plantillan. Bitxia da, bai, beste delegazioetako lanak ere behin baino gehiagotan Gipuzkoan irakurtzen zirela dakigunean. Euskararako zentsorearen izena, urrutikoa ez zenez agian, sekretupean ondo giltzaturik gorde nahi da, antza denez.
NAFARROAN
Nafarroako Delegazioan 15 lagun ari dira 1964an. Luis Manuel Arregi Gil militarra da, Farmaziako tituluduna, eta ikuskizunen ardura du Delegazioan.
Goi mailako hiru karrera daude. Horietako bat, Francisco Sanmartí Boncompte, Filosofia eta Letretan doktorea da, eta Iruñeko Unibertsitatean irakasle. Abokatu bakarra dago Delegazio osoan, Emilio José Esparza.
Esparza hau izango da Agustin Ezeitzak aipatu izan didana. Abertzalea omen zuen aita. Eskuzabala omen zen, asko «pasatzen» omen zuen.
Agustin Ezeitza urtetan izan da Zeruko Argia-ko arduraduna eta badu motiborik hori jakiteko. Zeruko Argia-k beti erakutsi zuen zentsura Nafarroan pasatzeko interesa. Orain dakit zergatik.
Ministerioko barne txosten batean irakurri dut, gainera, Emilio José Esparza Viela hau Nafarroako MITeko Delegazioko buru zela, eta Diario de Navarra-k hamabostero atera ohi zuen euskal orrialdearen arduraduna ere bera zela.
Atentzioa ematen du Nafarroako Delegazioan zenbaterainoko iraupena izan duten batzuek. Delegatuak, Jaime del Burgok, 23 urte iraun zuen karguan. Beste lauk, ordea, beste horrenbeste edo gehiago zeramaten Ministerioan 1964an.
ARABAN
Txikiena Arabako Delegazioa da. 1965eko abenduan 11 lagunek dihardute, delegatua barne. Eta hamaika horietatik hiru militarrak dira: Artilleriako bi komandante, eginkizun zibiletan orain: Fernando Logo Domínguez eta José M. Orbaños Ruiz; eta Infanteriako brigada bat, Hilario Oreja Rodríguez.
Delegatuak bakarrik, Victoriano Chávarrik, egina ditu unibertsitate ikasketak Arabako Delegazioan, Zuzenbidean lizentziatua da. Idazkaritza egin duen bat ere badago, eta bi dira Magisteritza dutenak.
Pertsonalaren titulazio eta kalifikazioari dagokionez, Arabako Delegazioak ematen du lauretan eskasena.