Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Altuegi doan usoari tirorik ez
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Aurreko urtealdian oraingoan baino tirabira latzagoa izan zituen euskarazko liburuak zentsurarekin. Ez da hori gertatu zentsura aldatu delako. Euskarazko liburua da aldatu dena. Zentsurak gogor jarraitzen du, gero ikusiko dugunez: 1976tik aurrera 30 obratik gora inpugnatu dituzte zentsoreek.
Euskal liburuak funtzionala izan nahi du orain, euskal komunitate linguistikoak dituen premiei erantzun nahian dabil. Saiakera, liburu sozio-kultural-politikoa, aurreko aldian indartsu zena, pixkanaka ezkutatu egingo da, edo ia-ia. Orain nagusitzen dena irakaskuntzaren inguruko liburua da, liburu pedagogiko-linguistikoa, haur eta gazteentzat egindako liburua (didaktikoa nahiz literarioa). Liburu hau, berez, ez da konfliktiboa lege berriaren arabera.
Nolanahi ere, hasierako urte hauetan arrakasta eta protagonismo izugarria bereganatzen ditu liburu soziopolitikoak, liburu mota hau adiera zabalean ulertuta: liburu historikoa, politikoa, ideologikoa, etnikoa, kulturala. Bi norabide lantzen ditu liburu tipo honek: iraganaren berreskurapena, berrulertzapena; eta egungo borroka azaltzea eta adieraztea, edo esplikatzea eta esplizitatzea. Hauetakoak dira Emilio Lopez Adan Beltza-ren bost liburuak: hiru nazionalismoaren historiaz; eta bi gaurkotasun politikoaz. Edo Ortziren hirurak.
Liburu historikoak atal bat baino gehiago hartzen ditu bere baitan: abertzaletasunaren historia, sintesi gisa zein zatika; abertzaletasun historikoaren hainbat eta hainbat pertsonaia eta testu; gerra zein gerraostea gai-iturri oparoa izan dira: batailak eta batailoiak, gerrako gertakariak, exilioa, zanpaketa, foruak, estatutuak, alderdiak; Gernikaren bonbardaketaren inguruan ere lan asko egin da.
Liburu historikoaren ondoan liburu soziopolitikoa dago, aurrekoa baino ere gordinagoa eta konfliktiboagoa. Hiru adar gisako bereiz daitezke liburu mota honetan: Gogoeta edo azterketa egiten dute batzuek, borroka politikoaren inguruan, naziotasunaren inguruan, bakearen inguruan. Beste batzuek aktualitatea edo gertakariak azaldu nahi dituzte, hala nola, Que se vayan, Askatasun ibilaldia, Euskadi, no nos importe matar. Hirugarren atala ETAren ingurukoa da: Los hombres de Eta; Euskadi: amnistia arrancada; Apala, de maldito a héroe; Operación Ogro; Operación Poncho; Pertur ETA 71-76; Txiki y Otaegi.
Guri ez dagokigu hemen erdarazko liburu hauen gorabehera administratibo eta judizialak aztertzea. Baina gertakariekiko hurbiltasuna eta egile askoren ikuspegi politikoa kontuan hartuta, ez da asmatzen zaila liburu hauen konfliktibitatea zer-nolakoa izan zen.