Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
1936-48
Euskal kultura bi jokalekutan banatua dago gerraren ondorioz. Exilio bikoitza dela esan genezake: barne exilioa eta kanpokoa.
Hego Euskal Herrian egoera tristea da oso, beltza. Euskararen presentzia publiko guztiak ezabatu egin dira: utikan erregistroetatik, kaletik, etxe-izenetatik, itsasontzietatik, elizatik, kanposantuetatik. Exilioan eslogan gisa erabili ohi zen esaldiak egoki zioen: frankismoak sehaskatik kanposanturaino pertsegitu du euskara. Eta gainera, hori gutxi ez balitz, prentsa frankista eraso batean aritu zen hiruzpalau urtez euskararen aurka.
Ihesean joan behar izan dutenak ez daude hobeto. Martin Ugaldek ematen dituen zifretan, 150.000 lagun dira Frantziako muga igarotakoak, 13.500 bat haur Bilbotik ebakuatuak. Eta 11.700 bat hildako. Eta zenbat kartzeletan daudenak?
Martin Ugaldek egoki dio espultsaturiko gizon, emakume eta haurrekin batera euskal kultura eta euskara ere espultsatuak izan zirela.
Ekoizpen kulturalari begiratuz gero, egoera negargarria da barruan, Espainiako mugetan. Hamabi urte hauetan 12 liburu atera dira, gehien-gehienak liburu erlijioso apalak: kristau-ikasbideak, deboziozkoak.
Eskerrak atzerriko exilioari, eta Iparraldeari. 44 bat liburu argitaratu dira zentsurapetik aparte, eta horien artean literatur liburu onak. Esaterik balego, barruko gabezia kanpoak bete duela esango genuke. Gerraosteko lehen argitaletxea ere atzerrian sortu da, Buenos Airesen, 1942an. Ekin argitaletxea izan da, hain zuzen ere, hamar urte geroago Zarautzen Kuliska Sorta eratu arte, euskarazko eta euskal gaietako liburuak argitaratu izan dituena.
Exilioko produkzio kulturalaren ezaugarri nagusia, hala ere, aldizkarietan egin den lana da. Aldizkari sail luzea da aipatu beharko litzatekeena. Aipa ditzadan gutxi batzuk: lau Euzko Deya (Buenos Aires, Mexiko, Paris, Londres); Caracasen: Argia, Euzkadi, Euzko Gaztedi, Gudari; Buenos Airesen: Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, Tierra Vasca; Ipar Euskal Herrian, Aita Barandiaranen eraginez, Ikuska eta Eusko Jakintza; Guatemalan Euzko Gogoa.
Barruan ez dago aldizkaririk urte batzuk geroago arte. Ez eta kultur talde edo antzekorik. Jon Etxaidek «Franco'tar euskaltzale» gisa izendatzen dituen horiek mugitzen dira, beraiek bakarrik, Gipuzkoako Diputazioaren inguruan, Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País elkarteaz baliaturik. Hirugarren gobernualdian sortzen den «mikroklima» posibilistan kokatu behar da hauen lana. Gero ariko gara hauetaz.