Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Saiakera gehienak onartuak
Franco hil aurretiko dozena erdi urte hauek bizi-biziak dira euskaraz idatziriko liburuan, bai saiakeran bai olerkian.
Saioaz edo liburu soziopolitikoaz hitz egin, gauza bera da. Urte hauetako saioek, guztiek ez bada gehienek, arazo soziopolitikoa dute ardatz, ezkerretik (ia denak) ez bada eskuinetik. Saioaren «boom» honek gutxi irauten du, baina indartsua da. Indartsua izan baitzen marxismoaren sarrera 60ko hamarkadako azken aldian.
Marxismoak bi norabidetan funtzionatu du gurean: lehenengo eta behin, marxismoaren aurrean balio nazionalak eta sozialak birpentsatu egin dira: nazioa, hizkuntza, erlijioa, hezkuntza; eta gero, marxismoa bera ere birpentsatu egin da balio hauen aurrean. Bi norabide hauetan, bietan, egin du bidea euskal saioak urte hauetan. Prozesu honi laguntzeko, testu marxista nahiz klasiko nahiz kritiko ugari euskaratu da garai berean.
Marxismo kritikoaren bidetik atera diren liburuek ez dute oztoporik aurkitu zentsuran, nazio arazoa tarteko ez bada behintzat.
Argi berdea jaso dutenen artean daude: Euskal Erria eta ikastola/Una polémica en torno a las ikastolas (1971), Marxen Marxismoa (1971), Marx eta nazioa (1972), Giza zirriborroa, Herriaren lekuko (1972), Kolakowski (1972), Erlijioa hauzipean, Kultura eta Fedea (1972), Kultura proletarioaz (1973), USA-ren agintaritza eta dolarraren ahulezia (1973), Euskal berdintasuna (1973), Sei idazle plazara-I-II (1974-75), Gizona abere hutsa da (1975), Iraultza sobietarra eta literatura (1975), Marx eta Jesus Europan (1975). Eta gehiago. Bada, bai, makina bat liburu, marxismoa tarteko batzuetan, eta ez dute trabarik izan tramitazio-bidean.
Beste saio batzuek zorte eskasagoa izan dute tramitazioaren tunel ilun horretan. Banan-banan aipatzekoak dira Joxe Azurmendiren Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa (1971), Jean Louis Davant-en Nekezari euskalduna (1971), Xabier Mendiguren Bereziarturen Europako Ezker Berria (1972), Eusebio Osaren Dialektikaz eta kulturaz (1975). Lur argitaletxeak egin zituen marxista klasikoen itzulpenek ere ez zuten zorterik izan.