Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Probintzietako Ordezkaritzak

 

Autonomi Estatua ezarri arte, frankismo garaian probintziaka banatu ohi zen Espainia. 52 probintzia, oker ez banago. Probintzia bakoitzean Estatuak bere lurralde ordezkaritzak zituen: delegazioak. Madrilen, etxe nagusian, zuten kokagune administratibo bera zuten probintzietan ere, ministerioa baten edo bestearen baitan kokatuz.

        Isuri biko egiteko nagusia du delegazioak: informazioa eta bijilantzia. Ez da bat positiboa eta bestea negatiboa. Biek dute zerikusia kontrolarekin, bijilantziarekin, inspekzioarekin; eta azken buruan, zapalketarekin.

 

        «IZAERA POLITIKOA DUEN ZEREGIN INFORMATIBOA»

        Barne-zirkular batek honelaxe definitzen du probintzi ordezkarien misioa: «izaera politikoko lan informatiboa».

        Madrilgo etxe nagusian baziren zerbitzugune desberdinak, hala nola Dokumentazio Zerbitzua, Auskultazio Zerbitzua eta batez ere Iritzi Publikoaren Institutu Espainola.

        Zerbitzu hauek batez ere delegatuei esker elikatzen dira. Delegazio bakoitzak iritzi publikoa «txekeatzeko» inkestak egin behar ditu, lurralde bakoitzean zein den iritzi-egoera azalduz astero txostenak bidali behar ditu, zurrumurruak eta esamesak ere bildu eta Auskultazio Sailera helarazten ditu.

        Delegatuak maneiatu behar duen informazioa ez da teknikoa eta administratiboa soilki, baizik eta politikoa. Ustez 1962koa den barne dokumentu batek honela esplizitatzen du lan mota:

 

Informarán preferentemente de las incidencias políticas de naturaleza ideológica que se produzcan con ocasión del desenvolvimiento de la vida administrativa, municipal o provincial; de la vida cultural y estudiantil; de la vida religiosa y de la vida profesional y, dentro de esta última fundamentalmente del desenvolvimiento del sector sindical, abarcando, por último también a la posible vida asociativa de todo tipo que pueda existir en el citado ámbito provincial.

 

        Probintzi delegatuek bideratu behar duten informazio-mota ez da zerbitzu sekretuek edo segurtasun indarrek biltzen duten bera. Hauen informazioak «izaera poliziakoa» omen du; delegatuen informazio politikoak, aldiz, isuri ideologikoa. Balio handia ematen dio frankismoak informazio mota honi:

 

Esta labor informativa de tipo político es esencial y conveniente por su periodicidad, para que nuestras autoridades ministeriales puedan tener elementos de juicio objetivos y material suficiente en la tarea informativa, coordinada y ejercida fundamentalmente a través de los medios de difusión que les son propios, como Televisión Española y las Emisoras de Radio Nacional, y para su labor previsible de propaganda realizada también por esos medios y cualquier otro medio de comunicación social de naturaleza oficial o privada. A esto hemos de añadir la influencia que aquella información citada puede tener en la actividad administrativa de vigilancia por un lado (actividad de policía), y de fomento, por otro.

 

        Txosten hauek «erreserbatuak» izan ohi ziren. Zer-nolakoak ziren ikus-abartzeko, Felipe Ugartek idatzitako txosten baten zatitxo batzuk azaltzeko tentazioari ezin diot eutsi. 1963ko uztailekoa da, eta Gipuzkoako panorama politiko-soziala du gaia:

 

Puede afirmarse que este año de 1963 se ha caracterizado por una tranquilidad laboral que se desconocía desde hace algunos años.

Es muy posible que esta situación sea debida más al momento económico que a otras razones de tipo político, social o laboral. No puede olvidarse que existe una cierta actividad política, la de unos pocos, que tiende a mantener una intranquilidad entre la clase obrera; pero esta actividad no ha producido ningún fruto toda vez que la clase trabajadora no desea poner en peligro su posibilidad de vida por atender ó apoyar unas consignas que saben les vienen dadas por personas o agrupaciones que no exponen nada por hallarse fuera de nuestras fronteras. (...)

Claro está que existen problemas laborales, pero localizados y sin matiz político, pese a que la prensa y radios al servicio de la anti-España traten de juzgarlos como situaciones políticas. (...)

A pesar de esto existen grupos que intentan crear un clima de preocupación o intranquilidad, bajo un aspecto de avanzada social; cabe que parte de estos grupos actuen de buena fé, amparandose en las más puras doctrinas sociales; pero también es notorio que otros desean aprovecharse de la actividad de aquellos para encubrir sus turbias maniobras.

El ambiente de tipo separatista parece haber decrecido. Claro que esto puede ser tan solo aparente y consecuencia de las vacaciones estivales, aunque mi parecer sea que el fracaso del intento de brote del separatismo vasco-francés y el temor de los meros simpatizantes a que los más exaltados intenten pasar a la acción directa, no son ajenas a esta atonia actual del sector separatista.

También pudiera influir en esta, que la falta de Prelado y la espera de su nombramiento, supongan un compas de espera para parte del Clero guipuzcoano, casi exclusivo animador de esta idea separatista.

 

        KONPETENTZIA «DELEGATUAK»

        Jardun kulturalarekin zerikusia duen guztian probintziako hierarkia nagusia probintzi delegatua da, eta bere nagusia Madrilen dago. Esan nahi baita delegazio hau, alegia, ez dagoela gobernadore zibilaren edo militarraren azpian, lehen urteak kenduta. Baina autonomiarik ez dute delegazioek. Hitzak berak dioen bezala, delegazioz bakarrik lan egiten dute.

        Delegatuaren eskumenekoak dira kulturaren ekoizpen eta zabalkundearekin lotuta dauden egitekoak: prentsa, irratigintza, edizioak eta argitalpenak, ekintza publikoak eta plastika, zinema eta antzerkia, eta, geroago, turismoa eta telebista.

        Promozioa eta kontrola, biak agintzen zaizkio delegatuari. Promozioa nola ulertu behar den Propaganda Zerbitzua sortu zeneko Dekretuak dio bere atarikoan: «establecer el imperio de la verdad y divulgar al mismo tiempo la gran obra de reconstrucción nacional que el Nuevo Estado ha emprendido».

        Hasieran gogotik ekin zioten promozioari, baina gerora, epeldu-edo egingo ziren, errepresio-alderdia gainditu zitzaion promozioari delegatuen lanean. Hala ere, 70eko hamarkadan, Alberto Clavería delegatua ikusten dugu Gipuzkoan «doktrina sanoa» zabaltzeko ekintzak antolatu eta antolatu.

        Liburuari dagokionez, delegazioen egiteko nagusia espedienteen tramitazioa da. Bitxia da zein erabakimen gutxi zuten delegazioek tramitazio-kontuetan. Madrilek du esku handia, ez delegazioak.

        1942ko zirkular batek dioenez, 32 orrialde baino gutxiagoko liburuxkak bakarrik onar ditzake Probintzia Delegazioak. Eta horietako guztiak ere ez. Ez dute erabakimenik Mugimenduaren historia, edo Falangearena, edo alderdi politikoekin zerikusia duten liburuekin, edo gai militar edo erlijiosoez dihardutenekin. Aldizkako argitalpenak ere ezin dituzte beregain hartu.

        Delegazioaren ahalbideak zertxobait zabaldu ziren 1963ko zirkular baten bitartez, baina hala ere nahikoa estu gelditzen dira. Madrilek berarentzat gordetzen dituen gai-alorrak badira orain ere. 50 orrialdetik beherakoak tramita ditzakete, eta gai lokala dutenak.

        Nola ulertu behar ote da «gai lokala»? Gipuzkoako delegatuak, Ugartek, berak kontrolatu nahi izaten zituen «euskal gaia» zuten liburu guztiak, gai lokalekoak zirela-eta. Auñamendiri behin eta berriz gogoratzen zion liburuak Donostiako Delegaziotik pasa behar zituela, eta ezin zituela Madrila zuzenean bidali. Auñamendi, Itxaropena, Irakur Sail eta beste argitaletxe batzuk Madrilen bizi zen Luis Madariaga izendatua zuten beren ordezkari, eta honek tramitatzen zituen liburuak Madrilgo bulego nagusietan. Errazagoa omen zen han baimena lortzea.

        Madrilgo agindua zuten delegatuek inspekzioa egitekoa, argitaletxeetan, liburu-dendetan, inprimategietan, kiosko eta estankoetan.

        Bi kontrol mota ezartzen ditu Delegazioak: aurretiazkoa, ekintzaren aldez aurrekoa, irratian, zineman, ahozko ekitalditan edo maiztasun jakineko argitalpenetan. Eta ondoren, gainera, aurretiazko kontrolak jarri dituen baldintzak nola betetzen diren aztertzeko, inspekzioa.

        Segun eta ekintza nolakoa den, desplazatu egiten dira inspektoreak. Hiru ekintza-motatan, zehazki: liburuen kasuan, argitaletxera edo inprimategira; ekintza publikoetan, adibidez, kantaldi eta bertso-saioetara; zinema eta antzerkien kasuan, lokalez lokal ibili ohi ziren inspektoreak.

        Delegazio bakoitzak inspektore-talde bat du lan hori gauzatzeko.