Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

 

Kataluniako literaturan, 40ko eta 50eko hamarkadetako debekuetan, maiz ukatzen da argitaratzea itzulpena dela argudiatuz. 60ko hamarkadako lehen aldian ere gauza bera.

        Politika beraren aztarna batzuk baditugu guk ere. Bat, ageri-agerikoa, 1960an Brabante'ko Genoveva-rekin gertatua. Bi alditan segidan debekatu zuten obratxo honen argitarapena, nahiz eta gaztelaniaz jada 1943an onartua izana zen. Editorialaren izenean Luis Madariagak berrikuspen-helegitea egin zuenean, honela erantzun zion zentsurako sekzioburuak:

 

Esta obra fue denegada por tratarse de una versión al vascuence por lo mismo que se vienen denegando las versiones al catalán. Salvo nuevo y distinto criterio de la superioridad, se vuelve a proponer la denegación.

 

        Hala ere, Luis Madariagak lortu zuen publikatzea, bi «argumentu» erabiliz: bata, «gomendio indartsu» bat; eta bestea, bitxikeria hau: «dicha obra se destina casi exclusivamente a servir de suscripciones de vascos residentes en el extranjero y su tirada es corta». Argitaletxeari nola jokatuko zuen abisatu zion gutun batean. Eta bertan, zentsuraren hizkuntz politikaren berri ere ematen du, hitz hauekin: «La censura no quiere autorizar nada que no sea castellano, y mucho menos el vasco y el catalán. No dicen motivos ni dan ninguna explicación, ni tampoco lo quieren dar a la publicidad, pues si lo hicieran sabríamos a qué carta quedarnos, pero no».

Brabante'ko Genoveva liburua atera egin zen, hala ere. Eta ez bera bakarrik, itzulpen gehiago ere bai. Hala eta guztiz ere, itzulitako lanak euskaraz ematea ez dago begi onez ikusia. Jon Gotzon Etxebarriak kontatu zidan Bizkaiko delegatuak nola esan zion itzulpenak egiteari utzi eta idatz zezala bere literatura propioa. Autore greziar klasikoak itzultzen ari zen orduan Jon Gotzon Etxebarria.

        1960ko testu txiki bat aurkitu nuen paperen artean galduta Alcalá de Henaresko artxiboan. 1960ko martxoaren 15ean zentsore-irakurleen zerbitzuburu zen José Rumeu de Armas jaunak bere nagusiari bi galdera egiten dizkio, ea euskaraz publika daitekeen eta ea onartu ote daitezkeen itzulpenak:

 

Yo rogaría a esa Jefatura de la Sección consulte al Ilmo. Sr. Director General:

1º Si pueden ser autorizadas las obras de escritores indígenas presentadas en su lengua natal catalán, mallorquín, vascuence etc.

2º Si las traducciones en general a lenguas dialectales, de autores no indígenas pueden ser autorizadas.

Es decir si por ejemplo HAMLET o el QUIJOTE o cualquier novela de un Unamuno o un Cela pueda ser vertidos al catalán, mallorquín, valenciano, vascuence etc..

 

        Galdera horrek adierazten duen hizkuntz politika itogarria zein den asmatzea ez da horren zaila. Harrigarria gertatzen da konprobatzea euskararen aurkako jarrera hori ez dela gerraosteko lehen urteetakoa bakarrik. Hogei urtetik gora iraun du. Euskararen normalizazio editoriala, hau da, euskaraz normal-normal publikatu ahal izatea, euskara bera zentsuraren begietan traba ez izatea, 1975 arte ez da gertatzen.

        Zergatik dago frankismoa hizkuntza minorizatuetara egiten den itzulpenaren aurka?

        Frankismoak ezarri nahi duen hizkuntz politikan, hizkuntza hauek (euskara, katalana, galegoa) ez dira lengoaia kultuak, ez dira kulturaren tresna baliagarriak. Beste maila batekoak dira, beste kultur giro batekoak, nekazaritzari lotuak (historikoki eta estrukturalki), ahozko tradiziokoak, familia barrutikoak. Altuenean ere, maila apal horretantxe mantendu behar dira. Hazkunde begetatiboan mantendu behar dira, gehienez ere. Zer besterik da, gerra bukatu eta 25 urtera, Gobernazioko Ministerioak proposatzen duen «berezko garapena»?

 

La posición del Estado nacional ante diversidad de costumbres, dialectos o lenguas y demás características particulares de las regiones, no ha de ser otra que la de velar por un desarrollo natural de las mismas.

 

        Itzulpenak, ordea, hemen proposatzen den «berezko garapen» hori puskatu egingo luke. Frankismoarentzat bi bekatu, eta guretzat bi bertute, ditu itzulpenak: batetik, hizkuntza guztiak balio berekoak direla frogatzen du, edozein eduki batetik bestera alda daitekeenez; eta bestetik, itzulpenaren bidez hizkuntza bat trebatu eta landu egiten da.