Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Tranpa saduzeoa
Nazareteko Jesus ezpata eta paretaren tartean jarri nahi izan zuten saduzeoek. Galdezka hasi zitzaizkion. Edozein erantzun emango zuelarik ere, bere kontra aterako zitzaion. Eskaintzen den aukera pozoituta dagoenean, edozein irtenbide zeure kontra doakizunean, hori da tranpa saduzeoa.
Norbaitek argitaletxea sortu eta erregistratu nahi zuenean, zergatik eta zertarako sortu nahi zuen enpresa hori galdetzen zioten Ministerioan. «Plan editorial» famatua azaldu behar zuen argi eta garbi, ongi zehaztuz asmoak eta programak. Alegia, kapitulu horretan deklaratu behar zuen lerro editoriala, zein gai erabiliko zuen eta zein ikuspegiz.
Administrazioak egitamuaren berri jakite nahi hutsa dirudi, baina zer gertatzen da? Zuk tratatu nahi dituzun gaiak edo zure ikuspegia ez bada Administrazioaren gogoko, jai duela eskariak. Zein zen orduan editore izan nahi duenaren jokamoldea? Ahalik eta modurik zabalenean, kriptikoenean, abstraktuenean, disimulatuenean azaltzea plan editoriala, erregistro-zenbakia lortzearren.
Nolanahi ere, lehen traba hau gainditu eta baimena lortu eta gero, argitaletxea ezin zen plan editorialean deklaraturiko muga haietatik milimetro bat ere mugitu. Zentsurak sekulako bijilantzia egin ohi zuen alor horretan ere. Nola jokatu behar zuen orduan argitaletxe ezkertiar edo abertzale batek? Egin nahi zuena deklaratuz gero, ezin baimenik lortu; baldintza horietan baimena lortuz gero, ezin bere gogoko produkturik eman.
Ez al dago, hortaz, irtenbiderik? Arriskatzea izan ohi zen irtenbidea, 60ko eta 70eko hamarkadatan. Orduko konfliktibitatea ezagututa, erraz ulertzen da mila istilu sortzea argitaletxe eta Administrazioaren arteko harremanetan. Baina ez dira batere ezagunak. Edukien zentsuraren kasuak askoz ezagunagoak dira.
Administrazioak enpresa-erregistroa eta plan editoriala nola erabiltzen zituen politikoki erakusteko kasu pare bat aipatuko dugu.
Lehenengo dokumentua 1969koa da, erregistroaren erabilera politikoa antzemateko guztiz salataria. Cultura Popular Saileko zuzendari nagusia da Enrique de Carranza, eta Departamentuko asesoria juridikoari kontsultatzen dizkion puntuetako bi hauek dira:
1. Inscripción en el Registro de Empresas Editoriales. Hay un grupo pequeño de empresas editoriales que por su hostilidad al Régimen debemos tratar de impedir su puesta a punto. Se puede denegar la inscripción por motivos de tipo formal o simplemente no contestar a su petición de inscripción en el Registro dejándolas indefinidamente en esta situación. Conviene saber cuál de las dos fórmulas deberíamos aplicar pensando en la posibilidad del recurso que pueden plantear los interesados.
2. Cancelación en el Registro de Empresas Editoriales. La Editorial ZERO de Bilbao, consiguió su inscripción en el Registro de Empresas Editoriales porque en el programa editorial no figuraban temas sociales y políticos que es lo que, casi exclusivamente, han venido publicando. Entendemos que es posible cancelar la inscripción en el Registro por haber faltado gravemente a la verdad en los datos requeridos para su inscripción en el Registro. (AG/C).
Lan editorialaren baldintza estuetan mugitzeko abila izan behar dela gero! Baimenik ez, egia esanez gero; egia ezkutatuz, berriz, kantzelazioa. Ez dago bide errazik.
1975eko barne-txosten batean garbi formulatzen da hautakizunaren «tranpa». Akal, Fundamentos eta Ayuso argitaletxeen kantzelazioa da gaia. Urte batzuk lehenago kendu zitzaien erregistro-zenbakia Estela, Halcón eta Equipo Editorial argitaletxeei. 1960-70ean Auzitegi Gorenak erabilitako arrazoiketa bera erabiltzen da 1975ean ere:
Si la Empresa editorial hubiese expuesto en el plan general en lugar de conceptos ambigüos, su verdadero propósito de publicar obras de marcado carácter extremista y subversivo le hubiese sido denegada la inscripción, pero como lo ocultó desfigurando la verdad, debe cancelarse la inscripción que en otro caso no le hubiese sido concedido.