Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Fraga legegile
Fragaren lege edo LPI deituraz ezagutzen da 1966an Estatu espainiarrak indarrean jarri zuen Ley de Prensa e Imprenta. Txikitan kristau-dotrina baino gehiago erabili behar izan genuen guk Fragaren legea biltzen zuen liburu hau, urte haietan editore-lanetan hasi berri ginenok. Oraindik nire liburutegian daukat liburu txiki eta potolo hura.
Fragaren legea deitzen zaio lege honi, Manuel Fraga Iribarne Informazio eta Turismo Ministerioko (MIT) nagusia zelako garai hartan. Fraga 1962an egin zen Ministerio honen kargu, baina legea 1952an hasiak ziren lantzen, hain zuzen ere Arias Salgadok agintea hartu eta berehala.
Aurrerapena ekarri zuen Fragaren legeak. Harritzekoa ere ez da. Ia 30 urte gerrako lege batekin bizi behar izan baitzuen bai prentsak bai liburuak. Lege berri honek aurretiazko zentsura ezabatu egin zuen. Zenbait eskubide formal aitortu egiten ditu, hala nola adierazpen-askatasuna inprimakien bidez, eta enpresa-askatasuna kazetaritzan eta editorialgintzan.
Lege liberala bailitzan saldu zitzaigun, baina ez: ez da liberala, ezta gutxiago ere. Hirugarren bidea da edo, bestela esanda, erdibidean gelditzen da. Askatasun mailako aitorpen formal batzuk baditu, baina Gobernuak nahikoa helduleku beretzat gorde du. Liburuaren prozesua goitik behera kontrolatuz jarraitzen du: aurretiazko kontsulta zein depositua, enpresa-erregistroa eta, hortik aparte, nahi adina errepresio-mekanismo ditu horretarako.
Aurretiazko zentsura desagertu egin dela lege honekin, esan dugu. Desagertu dena «zentsura» hitza dela esango nuke, eta ez zentsuraren mekanismoa. Obligaziozko aurretiazko zentsuraren ordez, orain aukeratu egin dezake editoreak: aurretiazko kontsulta, borondatezkoa; ala aurretiazko depositua, obligaziozkoa. Aldaketa inportantea da, baina ez esentziala.
Esentziala, lege berri honekin ere, zera da, Estatuak bere eskuetan gordetzen duela edizioaren kontrola. Bi modutara ziurtatzen du kontrol hori, aurretiazko deposituaren bidez eta enpresa-erregistroaren bidez.
Lehenengo modua, aurretiazko depositua da, bai. Aurretik kontsulta egin ala ez, liburua zirkulazioan jarri aurretik Administrazioaren eskuetan jarri behar da liburua. Honen esku dago delako liburu horren difusioa onartu ala ukatu.
Kontrolaren bigarren mekanismoa (enpresa-erregistroa) ez da horren ikusgarria. Itxuraz ez da eskandalagarria, baina zitala da, gaiztoa. Nahi duen orok ezin du argitaletxe bat eratu eta liburuak publikatu. Ez dago enpresa askatasunik. Administrazioak onartu egin behar du enpresa hori. Horretarako dago enpresa-erregistroa. Sekulako arma da hau Estatuarentzat, berak erabakitzen baitu zeini argi berdea eman eta zeini ez. Hainbat editorial edo aldizkarik ezin izan dute onarpenik lortu modu natural batean funtzionatzeko. Horregatik jo behar izan dute horrenbestek elizaren babesera, esaterako. Beste argitaletxe batzuei urteak kostatu zaie baimena lortzea: 1968tik 1972 arte iraun behar izan zuen Txertoak baimena eskuratzeko. Politikoki enbarazu egiten zuten argitaletxe batzuei erregistroko zenbakia kantzelatu egin zitzaien, eta kitto. Hauxe gertatu zitzaien Donostiako Equipo Editorial (Lur argitaletxearen aurrekoa) eta Bilboko Zero editorial ezkertiei. Gauza bera egin zuen Fragak Jakin eta Olerti aldizkariekin.