Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Bonbak eta sekuestroak

 

Francoren heriotzarekin ez da amaitu euskal liburuaren kalbarioa.

        Bestalde, kalbario horretako gurutze bakarra ez da zentsura. Sekuestroak eta bonbak ere badira gurutzebide horretan.

        Urte latzak izan dira liburuarentzat Franco hil ostekoak: Triple A delakoaren mehatxuak, anonimoak, kristal puskatzeak, liburu-dendari eta editoreen aurkako bonbak.

        1975ean Bilbo San Miguel banaketariaren egoitza bonbaz lehertzen dute; 1976an, mehatxuak eta erasoak jasaten dituzte Getxoko Jakintza eta Tolosako Izaskun liburu-dendek. Hurrengoak dira, zerrendan, Donostiako Lagun, Ekain, Donosti liburu-dendak eta Imen inprimategia. Beranduago, urte baten buruan, bi atentatu nozituko ditu Donostiako Bilintx liburu-dendak. Zenbait liburu-dendarik noiznahi jasotzen dituzte mehatxuak, horien artean Luis Jiménez Aberasturi Gipuzkoako Liburu-dendarien Elkarteko presidenteak.

        Bizkaiko eta Gipuzkoako liburu-dendarien elkarteko presidenteek, 1976an, Espainiako Erregeari audientzia eskatu eta lortu egiten dute. Miguel Cruz Hernández Cultura Popularreko zuzendari nagusiak onartu egiten du erasoen «izaera politikoa», kalte-ordainak jaso ahal izateko munta handikoa dena.

        Urte hauetan, eta —gerokoetan— gure arteko liburu soziopolitikoa behin eta berriz erasana izan da. Dozena erdi bat liburutik gora izan dira salatuak eta sekuestratuak, hala nola La paz es posible, El no vasco a la reforma (2 liburuki), Euskadi 1984, Marxismoa eta nazio arazoa, Los vascos de la nación al Estado, Txiki y Otaegi. Egin egunkaria ere sekuestratu egin zuten El libro rojo del cole liburuaren lehen atala argitaratzeagatik, Punto y Hora-ko zuzendaria, Javier Sánchez Erauskin, Entzutegi Nazionalak epaitu zuen.

        Egoera honen aurrean euskal gizartea ez da geldi egon. 1978ko irailean, estreinatu berri den Consejo General del País Vascoko Kultura Sailak prentsa ohar batean espreski deitoratu zituen liburu-sekuestroak:

 

Ante los reiterados secuestros de publicaciones vascas llevada a cabo en los últimos días, esta Consejería de Cultura del Consejo General del País Vasco, quiere hacer expresa su protesta por actitud tal, que supone una mengua de los derechos humanos fundamentales de expresión y libertad.

Estos hechos se dan precisamente cuando la constitución que elaboran los grupos políticos representantes de todo el pueblo reconoce como derechos inalienables la libre expresión de las ideas.

Esta consejería de cultura denuncia así mismo los presupuestos obsoletos en los que se mueve la Ley de Prensa e Imprenta, de incomprensible vigencia y aplicación en estos momentos, en los que todo el pueblo vasco trabaja por crear un clima de comprensión en el respeto a las ideas ajenas y en la búsqueda de una convivencia pacífica.

 

        Herri ekimenak antolatu dituen ekintzak bata bestearen ondoan jarriz, zerrenda luzea osa daiteke. Bizkaian eta Gipuzkoan «Adierazpen askatasunaren aldeko « batzordeak eratzen dira, udal batzuek debekaturiko liburuak beren liburutegietarako erosten dituzte, debekaturiko liburu horiek kalean saltzen dira, fidantza eta multak ordaintzeko kontu korronteak ireki eta hainbat manifestu eta aldarrikapen ateratzen dira.

        Ontzia gainditzeko tanta bat nahikoa izan zen. 1980ko hasieran Los Vascos de la nación al estado liburua bahitzen dute, atera eta handik 7 hilabetera. Autoreari (Jokin Apalategi) eta editoreari (Joseba Jaka) «apología del terrorismo» egozten zaie. Editorea epaitua izan zen eta autorea kartzelara kondenatua (baina Ipar Euskal Herrian bizi zenez libre gelditu zen).

        Liburu honen sekuestroa dela eta, Gipuzkoako Liburu-dendarien Elkarteak, zenbait argitaletxerekin batera (zehazki, Elkar, Haranburu Altuna, Herria, Txertoa, Ediciones Vascas eta Hordago), liburua denen artean berrargitaratzea erabakitzen du. Hori dela eta, egin zen prentsaurrekoan ozenki salatu zen aurreko bi urteetan adierazpen askatasunaren aurkako erasoak egin zuen gorakada progresiboa.

        Eraso eta eskalada bera kondenatzen dute 25 intelektualek ere, motibo honekin atera zuten agirian:

 

Tras los sucesivos secuestros que afectan a libros de temática vasca, los abajo firmantes denunciamos y condenamos la progresiva escalada de represión del fundamental derecho de la libertad de expresión. Esta escalada ha culminado con el secuestro del libro «Los vascos de la nación al Estado», editado por Elkar, y cuyo autor es Jokin Apalategui, siendo el responsable de la editorial y el autor procesados por el supuesto delito de apología de terrorismo, decretándose contra el autor su prisión incondicional y una fuerte fianza contra el responsable de la editorial.

Ante esos hechos reivindicamos para el pueblo vasco la total libertad de expresión y apelamos a todos los estamentos de la cultura vasca para que se posicionen ante este grave atentado contra la libertad.