Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Hitz Berdeak
Joxe Azurmendiren Hitz berdeak (1970) olerki-liburuaren historia administratiboa 1970eko irailaren 23an hasten da, eta urtea eta gehiago igarota amaitzen da, hurrengo urteko azaroan. Balantzea negatiboa da autorearentzat, autorearen lagunentzat eta literaturarentzat. Bederatzi olerki debekatu zizkioten, 490 lerro guztira.
Joxe Azurmendi bera Alemanian zegoen, eta ez zen gehiegi enteratu. Bitoriano Gandiaga buru zela, Azurmendiren lagun talde batek bildu zituen Joxeren olerkiak eta liburu gisa moldatu zituzten bere olerki-koadernoak. Eskerrak borondatezko kontsultara aurkeztu zuten liburua, bestela seguru epaitegietan bukatuko zutela. Kontsultara aurkeztearen abantaila hori da. Kontrako alderdia ere badu honek, ordea: horrelakoetan, batere eskrupulurik gabe dantza dezakeela arkatz gorria zentsoreak. Hori egin zuen kasu honetan.
Antonio Albizu zentsorearen aburuz, testua publika daiteke, bai, baina ezabaketa pila batekin:
POESIA. Es un conjunto de poesías de un sólo autor. Tienen el denominador común de la tristeza ante el pensamiento de la vida, la presencia de la muerte personal y de la muerte de la personalidad vasca. En este aspecto martillea sobre la libertad del pueblo vasco en tonos que no se avienen a la Ley de prensa. Considero, por ello que deben suprimirse los trozos señalados en las páginas: 60, 69, 70, 71, 90, 129, 130, 131, 135, 140, 147-8, 150, 151-2-3-4-5-6-. Con estas tachaduras PUEDE AUTORIZARSE.
EFA editorialaren izenean, Gandiagak birkontsideratzea eskatu zuen eta jatorrizko testua osorik mantentzeko bi argudio-lerro landu zituen: olerkirik gehienak jada Olerti-n argitaratuak zirela. Eta bigarrena Gandiaga bezalako poeta batena bakarrik izan zitekeen: kuantitatiboki ezdeusak zirela aldaketak, hitz bat, lerro bat, baina olerkia goitik behera hondatzen zutela.
Zentsore berraztertzailearen eskuzabaltasuna «askatasuna» hitza eta «tiroka josi dute moralki askatasuna» esaldia onartzeraino iritsi zen. Gainerakoan hastapeneko jarrera mantendu zuen Albizuk eta ezezkoaren argudioak zehaztu egin zituen, gainera:
Considero que pueden autorizarse las tachaduras señaladas en las páginas 60 y 90, ya que una vez suprimidas las otras señaladas, su sentido se vuelve muy vago. Pero no pueden autorizarse las páginas 69, 70, 71, tituladas CARTZELEA: Apología de un vasco que estuvo preso; las páginas 129, 130, 131, 132 EUROPA: La Europa unida es una esperanza de poder conseguir la libertad; las págs. 135 y 140: EUSKALDUNEN IPUIN BERRIA y las págs. 147 hasta 156: MANIFESTU ATZERATUA: un cuento que adquiere un relieve especial con los acontecimientos de la ETA: la paz no es libertad, no la quiero...
Obraren murriztapen hau «onartzea» erabaki zuen editorialak. Zer erremedio!
1965-68 bitartean argitaraturiko olerki batzuk orain debekatu egin zirela eta, norbaitek pentsa lezake agian zentsura gogortu egin zela 1970ean. Sánchez Bella agintean zegoela jakinda, egia ere izan liteke. Baina kasu honetan uste dut badela beste esplikaziorik: Olerki horiek Olerti-n plazaratuak ziren, eta Santi Onaindiak baimenik gabe ateratzen ere bazekien.
Esan dut goraxeago Bitoriano Gandiagak hartu zuela bere gain liburu hau moldatzeko konpromisoa. Hemen kontatu dugunaz gainera, berak ere badu bere istorioa liburu hau dela eta. Honela kontatu zidan Gandiagak, ahaztua nahi lukeen historia:
...Joxe Azurmendiren 'Hitz Berdeak' liburuaz bai erabili nituela jaleoak, baina ahaztu ditut. Joxek berak du nik prantatu nuena, eta publikatu zena eskuetan hartu eta ikusiko duzu zeintzu falta diren. «Manifestu atzeratua» sartzeko benetako ahaleginak egin nituen, baina ez manifestua eta ez besteak ez zizkidan zensurak onartu. Nik censura hitza aipatu nienean, zera esan zidaten: Españan ez zegoela censurarik, alegia. Consulta previa zela guztia, eta ez nezala berriz censurarik aipatu: «En España no existe la censura, lo que existe es la consulta. Tenga mucho cuidado con el empleo de la palabra censura». Donostiara buelta bat egin neban edo eta hara eraman nuen Olerti Manifestu atzeratua zekarrena eta hori ikusi zutenean, zera esan zidaten, alegia. Joan nendila Santi Onaindia Olertiren argitatzailearengana eta eska nezaiola poesia hori agertzeko baimenaren ageria eta eman nahi ezpazidan hurrengoan agente bat emango zidatela lagun, eta orduan bai eman beharko zidala. Zer pentsatua eman zidan honek eta Santirengana joan nintzen eta, jakina, baimenik etzeukan. Ni aitzakiatzat hartuta hura harrapatu nahi zuten, nonbait.