Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

«Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean»

 

Titulu honekintxe atera zen artikulu bat Euzko Gogoa-n 1956an (1956, VII, 5-6). B soilaz sinatua dator artikulua, baina Berrospe gaitzizenaz sinatzen zuenarena ematen du, alegia Manuel Lekuonarena. Toma Kempisen Kristo'ren Antz-bidea da obra, Aita Pik euskaratua.

        Liburu honen argitalpena dela eta, Maritxu Barriola edizio-arduradun gisa tribunaletara eraman zuten. Eliz baimena bazuen, baina ez zibila.

        Eliza eta Estatuaren arteko Konkordatua dela eta, zenbait eliz liburu salbuetsirik zeudela pentsatzeko motiborik bazegoen, segun eta nola interpretatzen zen 1944n Jatok eman zuen ordena. Hainbat liburu eliz baimenarekin bakarrik atera izan dira urtetan, harik eta agintariari komeni arte, interpretazioan baitago gakoa.

        Nolanahi ere, kasu honetan, estu-estu interpretatu nahi izan zuen delegatuak, eta kitto.

        Manuel Lekuonaren salakuntzari esker dakigu liburu honen historia. Manuel Lekuonak bi gauza salatzen ditu (agintari frankistek euskarari dioten gorrotoa eta Euskal Herriaren mesedetarako Konkordatua alferrik izatea), eta beste gauza bat aldarrikatu (Elizak bere argitalpenetan aske izan behar duela). Luzea da pasartea baina merezi du garai hartako pentsaeraz jabetzeko:

 

Orain beste olako Idazti bear-bearreko bat argitaltzea gogoak eman dio: Kristo'ren Antz-bidea... Bañan, ikusi al-dezu Kristo jaiotzen? Laterriko gizonak jabetu zaizkio ez dezakela olakorik egin. Eta egiña daukanarengatik Auzitegira joan bearko duala, egindako pekatu izugarria pagatzera. Bai ba: kristau-liburu bikain ori, euskeraz bait-dago. Ta Jesus'en Ebanjelioa berbera ere debekaturik dago Franco'renpean, euskeraz badago. Umeentzako Kristau-ikasbidea bera ere, berdin. Guk dakigu zenbat eta nolako Kalbario —ez det beste izenik esango— igaro bear izaten dan emen, gure umetxoai euskeraz ogi bedeinkatu ori eskuratzeko.

Gaur Kempis'en txanda. —Bigar besteren batena— Ez dakit nik zer akats arkitu dioten argitaltze oni. Pilatos'en egunean Jesus'entzat berarentzat arkitu zuten parisaitarrak legezko akats zenbait, beren Laterriaren Legearen kontrako zenbait akats. Bañan guziok dakigu olakoetan Legea aotan artu, bañan beste zerbait izaten dala benetako zio ta zergati. Gaur zergati ori, euskeraganako gorrotoa da. Orduan Jesus'ganako gorrotoa izan zan bezela. Eta gaur Euskeraganako gorrotoz, Jesus'en Antz-bidea bera galerazo egin nai dute... Bi oker: gorrotoa batetik, eta gorrotoz gauza on bat galeraztea bestetik: biok zein baño zein txarrago; biok Laterrietako Lege guztiak baño gorago dagon Lege Jatorraren kontrako oker nazkagarriak bait-dira.

Lege Jatorraren kontrako esan det. Bañan, guztion lotsagarri, bai bait-dira or tartean, egite orrekin lotsa gutxikin oinperatu diran beste Lege batzuek ere. «Derecho Canónico» dalakoa bat; eta ain xuxen gaurko «Concordatuaren» indarrez, Laterriko Lege dan «Derecho Canonicoa»; Bañan Concordatu ori nunbait Euskalerriaren mesedezko ez diran gauzetarako bait-da lege. Gure mesedezko diran gauzetarako ez dago legerik. Gure gauzak, legetik landa, legetik at daude, edonork ankapean erabiltzeko eran. Eta ankapetuago ta naiago.

«Derecho Canónico» dalakoaren arauz, Españia'n Eliza aske da ta eskubide guztiz jantzia bere zabalkunderako diran gauzetan. Laterriak ez dezaioke eragozpenik ipiñi bide ortan. Eta «Derecho» ortan bertan ezagutuak eta aitortuak daude Elizaren barruan (eta ain zuzen Elizaren zabalkunderako bide bezela) Erri bakoitzaren Izkuntzak: beraz baita gure Euskera ere. Ortarako liburuak argitaltzea, beraz, Elizaren eskubideetan sartzen da, eta Laterriak ezin dezake gebendu ta galerazo iñungo aitzakiz, ezertxo ere gai orretan. Elizak du ortan zer-ikusi ta eskubide guztia. Berak eman bear ditu, eta ez beste iñork ortarako baimenak... Eta, Jaunari eskerrak, gure 'Kristo'ren Antz-bideak', Elizak emanik bazuan baimen ori. Ez dakigu zer geiago eskatu ditekean gai ontan.

 

        Manuel Lekuonak proposatzen duen bidetik zihoan Espainiako Elizaren pentsaera ere. Hau da, Elizak bere argitalpenetarako askatasuna behar zuela. Neurri batean lortu ere lortu zuen hori, Jatoren garaian. Baina baimen mugatua zen. Mugatua denbora aldetik. Eta mugatua liburu-motari buruz ere: kristau dotrinak, deboziozkoak...

        Honetan datza auzia, eta ez da nolanahikoa: Estatu «katoliko» batek nola jar diezazkioke mugak zeini eta Eliza katolikoari? —diote batzuek. Eta Arias Salgadorekin batera Estatuak erantzuten du: hain zuzen ere horrexegatik, «katolikoa» delako Estatua. Izan ere, katolikoa izanik, argitalpen guztien bermea ematen du Estatu horrek zentsuraren esklusiba berak izanik.