Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
«Grafía española»
Manuel Lekuonaren katekesi-liburuarekin gertaturikoa ez da anekdota, ez da kasu bakarra, ez da hasiera-hasierakoa bakarrik.
Euskararen presentzia publikoa arras ezabatu nahi izan zuen frankismoak euskal lurren okupazioaren lehen unetik. Grafiari dagokionez, hainbat etxe eta toki publikoetako izenak aldatu egin behar izan ziren. Jon Etxaidek luze kontatzen ditu kontu horiek, nola k guztiak kendu zituzten, tx nola bihurtu behar izan zen ch sistematikoki. Telefónicaren gida ere goitik behera arakatu zuten eta aldatu grafiaren aldetik.
Liburuetan ere r eta l azentudunak, adibidez, arazo izan ziren oso berandu arte. Rr eta ll idatzi behar zen erremedio gabe. Euskaltzaindiari aurrea eta gaina hartu zion zentsurak. Bi idazkerek bide librea zuten Euskaltzaindiaren arabera.
Bi euskara bereizten ditu frankismoak: bata «espainola», eta «separatista» bestea. Lehenengoa herritarra da, tradizionala, benetakoa, ahozko tradiziotik hurbil dago, bertsolariena da. Euskara hau ortografia espainolean idatzitakoa da, betikoan. Euskara garbia eta gardena (puro y limpio) da hau, neologismoz eta separatismoz kutsatu gabea.
Bigarren hizkuntza, aldiz, artifiziala da, Arana Goirik asmatua, ulertezina, neologismoz betea, laborategikoa. Ortografia ere berria da, «separatista» (sic). Euskara hau, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak onartua izan, edo agian horrexegatik, ez du onartzen zentsurak. Nahiz eta Euskaltzaindiak ere onartu, berdin dio. Azken batean, garai hartako hizkuntza normalizatua borrokatzen zuen frankismoak, separatista omen zelako.
Ikusi dugu Egan-en helburuetako bat, bere sortzailearen hitzetan: «Para combatir el vascuence de laboratorio que hicieron en su día los separatistas vascos». Geroago jarrera bera erakutsiko du zentsurak euskara batuarekin, «jerga extranjerizante» deituko dio.
Zentsoreen txostenetan behin eta berriz agertuko dira balorazio-mota hauek: euskara «separatista», euskara «espainola».
Frankismoak maite (?) duen euskara herri-mailakoa da, tradizionala, antigoaleko kulturaren ekarlea. Horri deitzen dio jatorra. «Sano regionalismo»aren hizkuntza litzateke.
Borrokatzen duen euskara, aldiz, euskara jasoa da, kultua, kultur tresna gisa erabili nahi dena. Izan ere, frankismoak euskarari eman dion egitekoa oso bazterrekoa da, folklorikoa, familia-barnekoa, hilzorian dagoen gizataldeek bakarrik erabiltzekoa. Euskara ez da hirian, pulpituan edo eskolan ibiltzeko hizkuntza, beraiek esan ohi zutenez. Jokabide horren funtsa ezin argiago adierazi zuen Donostiako La Voz de España egunkariak (1937.4.13): «El peligro para un Imperio es la coexistencia de dos o más idiomas culturales».
Donostiako egunkarian argitaraturiko artikulu «ofizioso» hori oso da interesgarria, frankismoaren hizkuntza-politika ulertzeko. Garbi uzten ditu zenbait gauza: Inperioak kultur hizkuntza bakarra behar du, eta hori gaztelania da; gaztelaniak du, hortaz, dimentsio soziokulturalaren monopolioa eta «pretentsio» gehiegizkoa da Espainiar estatuko gainerako hizkuntzek hori nahi izatea. Euskara ongi dago, nekazari eta arrantzaleentzat denean; burugabekeria da euskara hizkuntza kultu bihurtzeko pretentsioa.
Si, a renglón seguido, decimos a los españoles de fuera del País Vasco que aquí había dos vascuences: uno, el de siempre; el que habla el pueblo español; y otro, hecho en los laboratorios; el incomprensible; el separatista, la extrañeza rayará en asombro y, aún, en estupor. Pues así era... Los vascos con su lengua entraron en el Imperio Español y por él trabajaron, como cosa propia que era, en las mismas avanzadas... Siempre en todo Imperio se dió variedad de idiomas. Sin embargo, se dice, y es verdad, que la lengua es el medio de realizar el Imperio. Parece esto un contrasentido. Y no lo es. Lo que con ello se quiere decir es el Imperio necesita un idioma cultural; un medio de comunicación que sea verdadero vehículo de cultura; que sea el verbo tangible del pensamiento imperial. En nuestro caso, el idioma castellano es el que tiene a su cargo esas funciones...
El peligro para un Imperio es la coexistencia de dos o más idiomas culturales... Por esa razón, el separatismo forjó otro idioma. Empeñado en buscar hechos diferenciales, al no encontrarlos, los inventó. No le servía para sus fines ni el árbol de Guernica, que es el símbolo de la vinculación a España de Vasconia, ni el vascuence que hablaban caseros y pescadores. Creó otra cosa. Y fué esa jerga llena de neologismos y de ortografía pintoresca que, por no entenderla los que hablan vascuence, iba a terminar dando muerte al idioma.
Intentzio gaiztokoa iruditzen zaio frankismoari euskara eta kultura uztartzeko ahalegina. Katalana eta kultura, edota gailegoa eta kultura uztartzea iruditzen zaion bezala. Juan Aparicioren iritzia lekukotasun paregabea da.
Juan Aparicio ez da edozein. Zentsuraren aparatuan goi-karguak izan ditu luzaroan. Honela idatzi zuen 1951n, Director General de Prensa izendatua izan baino justu hilabete bat lehenago, Pueblo egunkarian:
...En Galicia, algún pedantón traduce la filosofía alemana con ritmo de gaita, como en la Fundación Bernart Metge se vertía a los clásicos grecolatinos a una jerga que era más bien un 'patois' gabacho. El teatro popular valenciano es gordo y picante como la cebolla; pero no pidan peras al algarrobo. El escritor que escribe en la colección 'Grial' de la Editorial Galaxia de Vigo, o redacta versos en antañosa lengua de Oc o en más arcaico vascuence, porque el castellano le parece tosco, infiel o inexpresivo, es un escritor que tiene faltas de ortografía en su pluma y en su alma, avergonzándose de que se le vean tales vergüenzas al desnudo.
(...) habría que someterles a una cura psicoanalista o traerles a Madrid por las buenas o por las malas, para que tonifiquen su sistema moral y su sistema nervioso en el competidísimo torneo.