Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Claveríaren sorgin-ihizia

 

Alberto Clavería Donazar ez dakit justu-justu zenbat urtez aritu zen Donostiako Delegazioko buru. Baina seguruenik 70eko hamarkadaren lehen parte osoan bai. Hainbat dokumentazioren arabera, 1970 buelta honetan bera dagoela segurua da, eta gero badakit 1976an ere bera zela delegatua. Ez dakit tartean besterik izan ote den, eta noiz bukatu zuen ere ez dakit seguru.

        Opusekoa omen zen Clavería, eta Bizkaian bere parekoa zenak esan zidan behin oso estua zela, arimak salbatu nahi zituela. Gogorra baino gehiago estua. Ugarte gogorra zen; hau, berriz, estua. Bere gain Madrilen zegoena, Sánchez Bella, hau ere Opusekoa, bietarik zen, gogorra eta estua.

        Egia esan, urte errazak ez zitzaizkion tokatu. Ideologikoki, politikoki, sozialki, kulturalki irakiten zegoen Euskal Herria. Sistema salbatzen nahiko lan ez nonbait eta arimak ere salbatu nahi zituen! Lan gehiegitxo! Baina saiatu zen, bai horixe!

        Claveríarentzat arerio nagusia, gaitz guztien tximistorratzaren pareko, ETAko fronte kulturala zen, zentzu zabalean ulertuta; hau da, sozialista eta abertzale zen edonor eta edozer.

        Bi norabidetan antolatu zuen bere gurutzada, edo berak inoiz esan zuen bezala, «sorgin ihizia». Errepresioa, batean; eta bestean, ekintza positiboak. Bietako adibide bat edo beste emango dugu.

        Artxibotan kasualitatez aurkitu nituen paper esanguratsu batzuk Claveríaren lanari buruzkoak dira, 1973koak. Jaime Delgadori, Cultura Popular Saileko zuzendari nagusiari, bere nagusiari, bidali zizkion txostenak dira. Urtarriletik maiatzera, 1973an, debekatu dituen ekintzen artean 15 kantu-jaialdi eta 81 kantu ageri dira: 17 Mikel Laboari, 13 Benito Lertxundiri, 9 Oskarbiri, 8 Natxo de Feliperi, 7 Gorka Knörri, 6 Xabier Leteri, 6 Lourdes Iriondori, eta abar.

        Kantu-debekuen arrazoiak klase askotakoak izan daitezke; gehienetan, edo beti, politikoak. Bitxienetakoa Benito Lertxundik abesten zuen (eta duen) Maria Solt eta Kastero-ren interpretazioa iruditzen zait. Honela du izenburua 1972ko ekaineko 27an idatziriko txostenak: «Informe sobre el concepto que merece la canción María Solt eta Kastero, de Benito Lerchundi Cendoya».

 

Esta serie de canciones que promocionan o intentan promocionar, BENITO LERCHUNDI CENDOYA y otros, en una parecida línea de conducta regionalista, son plenamente rechazadas por todas las personas vascas amantes de sus tradiciones y conservadoras de las buenas costumbres.

Aunque el vascuence empleado en la composición de esta canción contiene una importante mezcla de la «jerga batasuna» (el nuevo idioma unificado que pretenden promocionar) y lo entienden muy pocas personas, para las gentes bien educadas, sensatas y responsables tiene un sabor blasfematorio, puesto que las personas que actúan como protagonistas en la canción, las de edad madura, en las Provincias Vascongadas, son profundamente religiosas.

Es una canción apta para «akelarres» y jolgorios campestres de la juventud enloquecida y desorientada moralmente y contribuye a incrementar en esta Región los elementos disolventes de la moral y de la Iglesia Católica, que no son pocos ni pequeños los que ya llevan tiempo actuando.

 

        Kantu-jaialdietan bakarrik ez, hitzaldi eta bertsolarien ekitaldietan ere berdin jokatu ohi zuen Claveríak. Hainbat debeku topa litezke data berdintsuko beste dokumentu batean:

* Zarautzen ekonomiaz eman behar zituzten hitzaldiak debekatu zitzaizkien Iñaki Larrañaga, Andoni Lekuona eta Ramuntxo Camblongi «por su ideología separatista».

* Tolosan Hezkuntza Legeaz eman behar zuen hitzaldia debekatu egin zitzaion Manuel Escudero Ruedari «por su visión negativa de la Universidad».

* Añorgan Euskal Herriaz eman behar zuen konferentzia galarazi zitzaion Joseba Intxaustiri «por ser vasquista ¿fanático?» (sic).

* Kontsumoko Gizarteaz eman behar zuen hitzaldia debekatu egin zitzaion Iñaki Cachori «por su anterior charla titulada «En torno a la violencia» en el EUTG».

* Gipuzkoako Unibertsitateaz Donostian eman behar duen hitzaldia debekatu zitzaion Manuel Agud Queroli «por implicar críticas a la Administración».

* «Marxismo. Naturaleza comunista del hombre» gaiaz Bergaran hitz egitea debekatu zitzaion Gregorio Arrueri «por su cariz doctrinal negativo».

* Xabier Mendiguren, Joseba Intxausti, Imanol Laspiur, Gurutz Ansola, Ramuntxo Camblong, Xabier Erdozia eta Martin Ugalderen partaidetzarekin, Kooperatibetako alderdi ekonomikoez, Eibarko Arrate elkartean egin behar zen mahaingurua debekatu egin zen, «por su carácter marxista y peligrosidad de la actuación de algunos de ellos».

* Agustín Ibarrolak Donostian eman behar zuen hitzaldia debekatu zen «por su personalidad plenamente marxista».

* Eibarko Arrate elkartean «Euskal olerkia eta literaturaz» Xabier Lete eta Joxean Artzek eman behar zituzten hitzaldiak galarazi ziren «por su ideología separatista significada».

* Bi ekitalditan Lazkao-Txikik ezin izan zuen parte-hartu «por frases de mal gusto alusivas a la Familia del Caudillo».

        Errepresioa esku batekin eta ekintza positiboak bestearekin, horrela antolatzen du Clavería delegatuak bere lana. Sorgin-ihiziaren ondoan, abertzaletasunaren eta marxismoaren aurkako Gurutzada. Haren hitzetan: «acción en profundidad a través de asociaciones para la discusión del separatismo y marxismo». Jaime Delgadori honela idatzi zion 1972ko urrian:

 

He organizado un plan de conferencias para el presente trimestre, que serán dadas en varias localidades de la provincia, con el fin de difundir ideas positivas para contrarrestar la labor del llamado 'Frente Cultural', de carácter disgregatorio, existente en esta región, con su contenido de erotismo y de simpatías hacia ideologías socialistas y comunistas.

 

        1972an antolatu zituen hitzaldiez ari da hemen. Hurrengo urtean ere 7 hitzaldi antolatu zituen martxo eta ekaina bitartean. Hona berak egin zuen balantzea:

 

* Ciclo de conferencias de orientación familiar: «Con este ciclo se ha conseguido plenamente su objetivo: reafirmar la autoridad paterna y orientar la forma de superar los escollos propios de las relaciones familiares arrojando un balance positivo a la Ley Natural y la conciencia cristiana».

* Ciclo de conferencias «El Hombre en el mundo actual»: «En suma, un ciclo con el que se consiguieron los objetivos previstos: analizar con profundidad las doctrinas filomarxistas a través de tres campos que actualmente explotan mucho: La justicia social, la educación y la angustia del hombre».

* Ciclo de conferencias «Población y desarrollo»: «Disuasión de corrientes antinaturalistas y de control de la población. Centrar en su verdadero marco el desarrollo económico «manipulado» por las ideologías marxistas».

* Informe sobre la V Semana de Historia del Derecho Español, celebrado en Donostia: «En cuanto al contenido científico, podemos decir que ha sido alto, estudiándose a fondo la verdadera historia del Derecho de esta región Vasco-Navarra, desmoronando interpretaciones utilizadas por las corrientes nacionalista y separatistas.

        Opinan los expertos que el estudio de la historia del País Vasco presentará dos etapas en lo sucesivo, una antes del Congreso, otra después de él, porque este último ha puesto de manifiesto hechos rigurosamente inéditos que muestran la falacia de los mitos del separatismo».