Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Kontrol soziokulturala

 

Prentsaz eta liburuaz enkargatzen zen Delegazio edo Ministerio berak zeukan kontrol soziokultural eta ideologikoaren kargu edo ardura. Ministerio bezala ezagutu dut nik neuk, baina aurretik Zerbitzua edo Delegazioa izan zen.

        1939an, «Año de la Victoria» deitu horretan, aldatu zen Madrilera Franco, baina lehenagotik hasia zen zentsura-aparatua lanean. Zentsurari buruzko aurreneko agindu eta ordenak, nik neure dokumentuetan dauzkadanez ari naiz, Salamancan sinatuak datoz, 1937an. Artean Delegación del Estado para Prensa y Propaganda zen. 1936ko apirilean José Antonio Primo de Riverak Vicente Cadenas izendatu zuen buru. Urte bereko irailean, Millán Astray da burua, eta berarekin batera daude: Juan Aparicio, Ernesto Giménez Caballero, Victor de la Serna, Antonio Obregón. 1937ko urtarrilean Bulegoa Delegazio bihurtu zuten.

        Burgosen sinaturiko pare bat dokumentu ere badut, 1938an, Dionisio Ridruejok eta Antonio Tovarrek sinatuak. Ordurako prentsa eta propaganda bereizita zeuden. Liburuaz arduratzen zena Servicio Nacional de Propaganda zen. Sail honi «Propaganda» deitzea Falangetik dator, eta honek faxismo italiarretik hartua zuen, nonbait.

        Prentsa eta liburuarekin zerikusi zuten zerbitzuek ministerio propioa 1951n osatu zuten, Turismoarekin batera, Ministerio de Información y Turismo (MIT) izenekoa.

        Ministerio bilakatu aurretik Delegación Nacional izanak dira, ministerio desberdinen menpe. Francoren lehen gobernuan (1938) Ramon Serrano Suñer nazizaleak zuzentzen zuen Barne Ministerioan egon ziren Prentsa eta Propaganda. Gobernuak Falangearen eredu informatibo totalitarioa bereganatua zuen, eta kitto.

        Bigarren gobernualdian (1939) Prentsa eta Propaganda berriz ere gizon beraren menpe daude, baina orain Gobernazio Ministerioan.

        1941ean Falangearen eskuetara lerratzen da aparatu informatibo guztia. Prentsa eta Propaganda, orain Vicesecretaría de Educación Popular de la FET y de las JONS izenekoaren azpian dago, hots, alderdi bakarraren organo politikoaren azpian.

        Falangeari kendu eta José Ibáñez Martín-ek zuzentzen duen Hezkuntza Ministeriora pasa ziren hirugarren gobernualdian (1945), «katolikoen» eskuetara alegia.

        Eta, azkenik, 1951ko uztailaren 18an, laugarren gobernualdian, politika informatiboa behin-betiko ministerio propio batek gidatuko du: MITek 1977 arte, 26 urtez, eta data horretatik aurrera Kultura Ministerioak.