Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Ez

 

 

         2

 

Norbera beti dago bakarrik

baina

zenbaitetan

areago dago bakarrik.

 

 

         3

 

Sinets dezakezu ezerk ez

diola balio inoiz

inori

ezertarako.

 

 

         10

 

Ezetz esan

ezetz esan

mastan ni lotu

baina

haizeak iraul dezan desiratuz

sirena igo eta hortzez

sokak moztu ditzan eta ni hondora eraman nazala

esanez ez ez ez

baina hari segika.

(1968)

 

 

         19

 

Egunotako batean

txantxak amaituko dira

eta hori guztia

iruzur hori

jostailu festa hori

txotxongilo zikinak

pailazoak

izanen ziren bizia.

(1963)

 

 

         22

 

Hilko bazina zu

eta hilko balira haiek

eta hilko banintz ni

eta zakurra

hau garbiketa.

(Las Toscas, 1975eko uztailak 1)

 

 

         25

 

Nago

eta haizea zakartu

eta burrunba

eta euria

eta itsasoak kantu

eta ni hemen

inor ez

inor gabe.

(1970eko urriak 17)

 

 

         26

 

Hil nahi dut. Ez dut nahi

kanpaikada gehiagorik entzun.

Kanpaiak —a zer metafora—

edo sirena kanturik

edo maitagarri konturik

osabaren konturik —zera—.

Sinpleki ez dut nahi

ez dut besterik entzun nahi.

(1975eko uztailak 14)

 

 

         27

 

A zer gauza bizitza

zer gauza zer dohain

zer zama zer bidaia

harea lodiko zer

Sisifóren harri

nolabait erabiliz

nahiz eta azentu okerraz

—metrika hara metrika—

metafora apain bat.

(1988ko apirilak 13)

 

 

         32

 

Hori laborria

jainkoa balego

eta bi izar horiek

ñimiño dirdaitsu eta biki

balira begiñoak

doilor

zelatari

gaitzusteko

jainkoaren.

(Las Toscas, 1964ko apirilak 8)

 

 

         34

 

Ez dakit nor naizen.

Nire izenak

ez dit deus esaten.

Ez dakit zertan ari naizen.

Deusek ez du jada zerikusirik

deusekin.

Nik ere

ez dut deusekin zerikusirik.

Diot nik

nolabait esatearren.

(1962ko apirilak 8)

 

 

         49

 

Norbera bizi da

hildakoekin

hor daudenekin

sufritzaileekin bizi da

eta despistatuekin

eta presoekin

bizi da.

(1970eko urriak 3)

 

 

         51

 

Epitafioa

Ez abusatu hitzez

ez jarri

arreta gehiegirik.

Kontua da zera agortu zela

hori baino ez.

Ni agortu nintzen?

Indarra

pasio zintzoa eta gogoak

gogo arruntak

segitzeko.

Hori baino ez zen izan.

(1964)

 

 

         57

 

Hainbeste maitatu izan nuen

hainbeste denboraz

hainbeste maitatu nuen

izan nuen

eta orain uzten

zeren nire mundu hau

ez da jada nirea

zeren orain uzten dut

eta etsia hartu

eta banoa

eta bizkarra eman.

(1990eko urtarrilak 14)

 

 

         58

 

Alferrik besterik esatea.

Izendatzea aski.

 

No

2

Uno siempre está solo / pero / a veces / está más solo.

3

Podés creer que nada / le sirve nunca / a nadie / para nada.

10

Decir no / decir no / atarme al mástil / pero / deseando que el viento lo voltee / que la sirena suba y con los dientes / corte las cuerdas y me arrastre al fondo / diciendo no no no / pero siguiéndola.

19

Alguno de estos días / se acabarán las bromas / y todo eso / esa farsa / esa juguetería / las marionetas sucias / los payasos / habrán sido la vida.

22

Si te murieras tú / y se murieran ellos / y me muriera yo / y el perro / qué limpieza.

25

Estoy / y arrecia el viento / y truena / y llueve / y canta el mar / y estoy aquí / nadie / sin nadie.

26

Quiero morir. No quiero / oír ya más campanas. / Campanas -qué metáfora- / O cantos de sirena / O cuentos de hadas / Cuentos del tío -vamos-. / Simplemente no quiero / no quiero oir más nada.

27

Qué gran cosa la vida / qué gran cosa qué don / qué carga qué viaje / de arena gruesa qué / roca de Sisifó / por emplear alguna / aunque mal acentuada / ‒la métrica la métrica‒ / metáfora elegante.

34

No sé quién soy. / Mi nombre / ya no me dice nada. / No sé qué estoy haciendo. / Nada tiene que ver ya más / con nada. / Tampoco yo / tengo que ver con nada. / Digo yo / por decirlo de algún modo.

49

Uno vive / con los muertos / que están ahí / con los sufrientes vive / y con los despistados / y con los presos / vive.

51

Epitafio / No abusar de palabras / no prestarle / demasiada atención. / Fue simplemente que / la cosa se acabó. / ¿Yo me acabé? / Una fuerza / una pasión honesta y unas ganas / unas vulgares ganas / de seguir. / Fue simplemente eso.

57

Tanto que estuve amando / tanto tiempo / tanto que amé / que tuve / y que ya dejo / porque este mundo mío / ya no es mío / porque ahora abandono / y resigno / y me voy / y doy la espalda.

58

Inútil decir más. / Nombrar alcanza.