Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

 

Min hau, bizi dudan, banaizen, izanarazten didan

gorputz gaixo honen

sustrai, esentzia,

min hau oihartzun gabea,

erauzitako petaloarena,

lantzean osoki husten da nire forman,

infinitura itxitako leiho bat irudi.

Min hau iluna, urratua, eldarniozkoa,

min hau batzuetan nire forma berekoa,

sinetsarazten didana banaizela,

gorputzik, zentzurik, minik gabe,

oihu bat itzaletan.

Min hau sutsu nire paretak erretzen,

nire gauak ahitzen haren gar gorian,

min hau oihu zarrastatu bat nola,

ilargi suntsitua.

Min hau, nire bizia, agonia hau.

Min hau, gorputz nirea.

(1942)

 

Este dolor, raíz, esencia de este / pobre cuerpo que habito, que soy, / que me hace ser, / este dolor sin ecos, / de pétalo arrancado, / que a veces totalmente se vacía en mi forma, / que es como una ventana cerrada al infinito. / Este dolor oscuro, rasgado, delirante, / este dolor que a veces tiene mi misma forma, / que me hace creer que soy, / sin cuerpo, sin sentidos, sin dolor, / sólo un grito en la sombra. / Este dolor de fuego quemando mis paredes, / consumiendo mis noches en su llama amarilla, / este dolor de grito desgarrado, / de luna destrozada. / Este dolor, mi vida, esta agonía. / Este dolor, mi cuerpo.