Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Gauari

 

Alferrikako izartzea

erlauntz zoratu

emadazu zure bakardadea

zure betikotasun izoztua

zure tinta itsua zure

maniobra zabal eta ergela.

Zernahi

begiak ezkutatzearren

ahoa estaltzearren

betor zernahi

eguna ez bada

gizonak ez badira

haien errebolber ilunak

haien esku luzatuak.

Eman zure putzuko ur bortitza

zure amildegia zure itsumena

zure izugarrikeriak

eman bakardadea

herioa hotza

zernahi

zernahi gizonen lanbro

zikin honen aurretik.

(1952)

 

A la noche

Inútil estrellar / colmena enloquecida / dame tu soledad / tu eternidad helada / tu tinta ciega tu ancha / y estúpida maniobra. / Lo que sea con tal / de que vele los ojos / de que tape la boca / lo que venga con tal / de que no sea el día / que no sean los hombres / sus oscuros revólveres / sus manos extendidas. / Dame el agua violenta de tu pozo / tu abismo tu ceguera / tus horrores / dame la soledad / la muerte el frío / todo / todo antes que este sucio / relente de los hombres.