Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Ez da itxaropen apurrik

 

Ez da itxaropen apurrik

guztia konponduko delako

mina arinduko

eta mundua antolatuko.

Ezin espero da

biziak ordenatuko dituenik bere

eskari kaotikoak

bere molde itsuak.

Ez da amai zoriontsurik izanen

ez musu amaigabe bat

geldoa eta emana

beste egunen iragarle.

Orobat ez da egonen

goiz fresko lurrintsurik

udaberri gaztean

alegera hasteko.

Aitzitik samin guztiak

hartuko du oro berriz

eta ez da zerik libre

haren orban latzetik.

Jarraitu beharko

segitu arnasten

argia jasan beharko

eta logura madarikatu

federik gabe kozinatu

irrikarik gabe larrua jo

desgogara mastekatu

betiko malkorik gabe.

(1955)

 

No hay ninguna esperanza

No hay ninguna esperanza / de que todo se arregle / de que ceda el dolor / y el mundo se organice. / No hay que confiar en que / la vida ordene sus / caóticas instancias / sus ademanes ciegos. / No habrá un final feliz / ni un beso interminable / absorto y entregado / que preludie otros días. / Tampoco habrá una fresca / mañana perfumada / de joven primavera / para empezar alegres. / Más bien todo el dolor / invadirá de nuevo / y no habrá cosa libre / de su mácula dura. / Habrá que continuar / que seguir respirando / que soportar la luz / y maldecir el sueño / que cocinar sin fe / fornicar sin pasión / masticar con desgano / para siempre sin lágrimas.