Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Nahi dut

 

Nahi dizut zure izena ahantzarazi

nire logelan nire besoetan

maitatu nahi zaitut

apurtu nahi dut finean

zure azala gainditu

eta zure odolean sartu betiko.

Nahi dut guk bat egitea

zu zeu izan

zuri azken laztan bat erakutsi

besarkatu itsutu

obeditu.

Nahi dizut intziri eginarazi

nahi dut zu kraskatu

zutaz desegin

ezereztu

zuk ez jakitea

ez izatea

errenditzea

ahanztea

amaitzea

zu hiltzea.

(1958)

 

Quiero

Quiero hacer que te olvides de tu nombre / en mi cuarto en mis brazos / quiero amarte / quiero romper al fin / vencer tu piel / y meterme en tu sangre para siempre. / Quiero que hagamos uno / ser tú mismo / enseñarte una última caricia / envolverte cegarte / obedecerte. / Quiero hacerte gemir / quiero quebrarte / deshacerte de ti / anonadarte / que no sepas / no seas / que te entregues / que te olvides / que acabes / que te mueras.